Jaialdia

Ordiziako musikariak kalera irtengo dira larunbatean

Aurten ere, iaz bezala, Ordiziako hainbat musikari kalera irtengo dira «entsegu lokaletan sortutako artea herriari erakutsi nahian». Jaialdia martxoaren 7an, larunbata, izango da, 19.00etatik aurrera, eta herrian zehar jarritako lau agertokitan musika estilo ezberdinak entzuteko aukera izango da; besteren artean, sanba, rocka, punka eta ska. Talde hasiberriez gain, Potrotaino taldea taula gainean ikusi eta entzuteko aukera ere izango da.