Sindikalgintza birpentsatu eta LAB eraberritzeko prozesua abian
Martxoaren 5 eta 6rako antolatu dituen «(Bir)pentsatzen» jardunaldiak aurkeztu zituen atzo Ipar Hegoa Fundazioak, sindikalgintzaren etorkizuna ardatz. Bi egunetan zehar, gaurko testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko aldakorra izanen dute aztergai jardunaldi ireki hauek, helburu bikoitzarekin: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berriari buruz hausnartu eta 2017an burutuko den LABen eraberritze prozesuaren lehenengo pausoak eman.
Nolako sindikalgintza behar du XXI. mendeko langileriak sistema ekonomiko aldakor batean? Zer espero du eta zer ekarpen egin ahal dio sindikalgintzak Euskal Herriko prozesu politikoari? Galdera hauek buruan, Ipar Hegoa Fundazioak «(Bir)pentsatzen» jardunaldiak aurkeztu zituen atzo Donostian, eraldaketa sozialerako sindikalgintza berriari buruzko hausnarketa pizteko helburuarekin. 2017an LABek eginen duen kongresuan sindikatuaren eraberritzean bukatuko den eztabaida irekia abiatzeko, hain zuzen ere.
Hala azaldu zuen atzo LABen idazkari nagusiak, Ainhoa Etxaidek. Azken urteetan sindikalgintzari askotan eskatu zaion gogoeta premiazkoa dela onartu zuen, saihestu nahi ez duten eztabaida dela. Halere, gogor kritikatu zituen hausnarketa «euren neurriko sindikatuak nahi dituztelako» eskatzen dutenak, eta aldarrikatu zuen langileek erabakiko dutela «zein sindikalgintza mota behar duten». «Badakigu patronalak zein sindikalgintza nahi duen», esan zuen idazkari nagusiak, eredu hori beti baztertu izan dutela gogoratuz: «Ez dugu eztabaidaren objektua izan nahi, subjektua baizik».
Horretarako, sindikatua «goitik behera» errepasatuko dutela adierazi zuen atzo Etxaidek, 2008an LABeko zuzendaritzan belaunaldi aldaketa egiterakoan eraberritzearekin konpromisoa hartu zutela gogora ekarriz. «Borrokari segida emateko, ereduari buelta eman behar genion», gehitu zuen sindikalistak, baina azken urteetako krisiak agenda aldarazi diela azaldu zuen. 2008an hastear utzitako prozesuari ekin nahi dio, beraz, orain sindikatuak, «borroka berriei erantzuteko erronka» bere gain hartu eta «eredu sindikal berri bat» sortzeko helburuarekin. Eta hori dena data zehatz bat jomugan jarrita: 2017ko kongresua.
Tartean, afiliatu, militante eta oro har langileei parte hartzera deia egin eta eztabaida publikoa sektore sozial guztietara hedatu eta lanpostuetara eramatea da sindikatuaren ideia, «haiek dakite-eta zeintzuk diren gaur egungo beharrak», Etxaideren hitzetan.
Hori da, hain zuzen ere, aste honetan hasiko den hausnarketaren gakoa: azken urteetan hainbeste aldatu den egoera sozioekonomikoari (baita politikoari ere) nola erantzun eraldaketa sozialerako sindikalgintzatik. Hala azaldu zuen Ipar Hegoa Fundazioko Jagoba Zuluetak, hausnarketaren abiapuntu bikoitza ezarriz: egungo kapitalismoaren «azterketa sakona», batetik, eta Euskal Herriko prozesu historikoan sindikalgintzak «bete beharreko papera», bestetik. «Zer-nolako eginkizun eta betebeharrak ditugun pentsatu behar dugu, eta batez ere, galdera asko egin behar dizkiogu geure buruari», gehitu zuen Zuluetak, hausnarketa prozesua LABetik harago joan eta sindikalgintza osora hedatu behar dela gogoraraziz.
Dos jornadas intensivas para iniciar un debate de fondo
Las jornadas de la Fundación Ipar Hegoa arrancarán el próximo jueves en el campus de Ibaeta con una maratoniana sesión de mañana y tarde en la que participarán nombres propios como los sociólogos Denis Merklen y Sophie Béroud, la estudiosa de los movimientos sociales Isabel Rauber y la economista de la Universitat AutÒnoma de Barcelona y miembro del Seminario Taifa Miren Etxezarreta.
Entre los temas encima de la mesa, la evolución del capitalismo y las nuevas formas de dominación, que se abordarán desde el análisis del mercado laboral, la crisis ecológica, la evolución del sindicalismo en diferentes partes del mundo y la influencia de la globalización en la realidad de l os trabajadores. El viernes Merklen y Béroud volverán a estar presentes para hablar de redes de apoyo mutuo y diversas formas de organización de personas en precariedad. Lo harán junto a Garbiñe Aranburu, encargada por su parte de hablar de la evolución de la agenda sindical.
Finalmente, el mediodía del viernes, el director de la fundación Iratzar, Floren Aoiz, el economista Isidro Esnaola y la secretaria general de LAB, Ainhoa Etxaide, serán los encargados de cerrar las jornadas, que tendrán una réplica inmediata el 25 de abril, con otra nueva jornada de reflexión. Beñat ZALDUA