Xabier Izaga Gonzalez|2017/08/12 00:00
Euskalkirik handienaren azterketa xehea argitaratu berri du Koldo Zuazok

«Bizkaiera» esaten zitzaion, baina Gipuzkoako sortaldean eta Araban ere hitz egiten da Euskal Herriko mendebaleko euskara, eta haren eragina Nafarroaraino iristen da. Euskalkien sailkapen berria eta haien deskribapen orokorra egin ondoren, euskalki hori xehetasunez aztertu du Koldo Zuazok «Mendebaleko euskara» saioan.