Amagoia Mujika Telleria eta Maider Iantzi Goienetxe|2017/04/08 00:00
Asteburu bereziko agendan, Iruñeko Anaitasunako finala

Hain berezi datorren asteburuko agendan, Nafarroako Bertsolari Txapelketak ere badauka bere tartea. Anaitasunako kiroldegian dago jarria hitzordua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Zortzi gizonezko arituko dira lehian, horietatik zazpi aurreko finalean arituak. Xabi Maia elizondoarra izango da finalista berri bakarra. Txapela, baina, emakume baten eskutik jasoko du txapeldunak: Luzia Goñi Oliasek, duela 89 urte Aizarotzen jaiotako bertsolariak, jantziko dio. Plazarik izan ez duen emakume belaunaldi oso bat igoko du oholtzara berekin Luzia Goñik.