Maddi TXINTXURRETA AGIRREGABIRIA|2017/08/12 00:00
Domaikian bizirik dirau Piztiaren mitoak: Piztia Fest ospatuko dute hilaren 26an

Izan omen zen izaki bat Domaikiako biztanleak urte luzez izutu zituena. Herriko abereak eta zenbaitetan umeak ere hiltzen zituela dio kondairak. Elezaharra bizirik mantentzeko asmoz, hamar urtez Piztiaren Ehiza eguna ospatu zuten domaikiarrek. 2014tik, Piztia Fest eguna gailendu da, eta hilaren 26an ospatuko dute aurten.