Juantxo EGAÑA

Merkatu egun ederra Donibane Garazin

JEAN PIERRE ERGUY.EUSKAL MUSEOA.BAIONA
JEAN PIERRE ERGUY.EUSKAL MUSEOA.BAIONA

XIX. mendearen amaieran iritsi zen trena Donibane Garazira, herritarren parte bat aurka bazegoen ere. Inguruko komunikazio sarea asko hobetzeaz gain, turismoa ere eraman zuen Nafarroa Behereko txoko eder horretara, ikusgarria bere gotorlekua eta arkitektura zaindua tarteko. Garai horretan, baina, Donibane Garaziko eta inguruko herritar askok hartu zuen Ameriketarako bidea. Argazkian, 1895. urteko merkatu egun bat. Irudia Jean Pierre Erguy argazkilariak atera zuen, XIX. mende amaieran Donibane Garazin bertan estudioa zeukan-eta. Erguyren lan gutxi iritsi dira guganaino, baina iritsi direnak kalitate eta estetika oso zaindukoak dira.