Juantxo EGAÑA

Irudiak testigantzari gain hartu zionekoa

Garai batean, bidaiariek beren testigantzen bidez ematen zuten bisitatzen zituzten lekuen inguruko ikuspuntua. Kasu askotan, testigantza horiek «in situ» eginiko marrazkiekin osatzen ziren. Argazkigintzaren jaiotzearekin, ordea, testigantzak argazkiengandik ordezkatu ziren. Hala egin zuen Henry de Lestrange kondeak ere. XIX. mendean Euskal Herrian hartu zuen lur frantses aristokratak, eta Hondarribian, Hendaian eta Pasaian eginiko hamaika argazki utzi zituen, 1896. urtearen bueltan eginak guztiak ere, goikoa kasu. Egun, bere argazkiak Parisen aurkitzen dira, Frantziako Ondarearen eta Arkitekturaren Mediatekan.