Juantxo EGAÑA

Bilboko lehen antzokia, 1834tik 1886ra bitartekoa

Castellano Bilduma. Biblioteca Nacional de España
Castellano Bilduma. Biblioteca Nacional de España

XIX. mendeko bigarren erdialdean ateratako argazkian Bilboko lehen antzokia ikus daiteke, 1834. urtean eraikia eta 1886. urtean eraitsia, txiki geratu zelako eta bere egiturak kalte larriak jaso zituelako Karlistaldietan. Toki horretan bertan inauguratu zen 1890. urtean Arriaga antzokia, dagoeneko Bilbok 50.000 biztanle zituen garaian. Antzokiaren atzeko partean, San Nikolas eliza eta Mallonako hilerria ikus daitezke, Begoñako santutegiaren goialdean. Lehen lerroan, berriz, Bilbo-Tutera eta Bilbo-Portugalete ibilbideak osatzen zituzten merkantzia-trenen trenbidea ikus daiteke. Argazkia Espainiako Liburutegi Nazionaleko Castellano bildumakoa da. Bilduma benetan bikaina da, ikuspegi panoramikoak zein erretratuak jasotzen dituena. Bildumako argazki guztiak 1853tik1880ra bitartean ateratakoak dira.