Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetan
Kazetaria eta ikertzailea

Faxismoa, trantsizio modelikoa eta postfaxismoa

Asteon indar aliatuek 1945eko maiatzaren 8an Alemania faxismotik askatu zutela ospatuko dute. Faxismoa indarrez garaitu izan da: Italian (partisani-ek 1945ean Benito Mussolini hil eta Milango plazan eskegi zuten), Kroazian (Titok gidatutako indar armatuek 1945an Kroazia faxista askatu zuten), Alemanian (Sobietar Batasunak ekialdeko fronte osoa zapuztu eta kontzentrazio-zelaiak askatu zituen) eta Portugalen (1974ko apirilaren 25eko Krabelinen Iraultzarekin).

Faxismoa herrialde bakarrean ez da indarrez amaitu: Espainian. Alderantziz, faxismoak aurreikusitako trantsizioa bete zuen:

• «Torcuato Fernández-Miranda: el guionista de la Transición. Preceptor del futuro Juan Carlos I y diseñador discreto del proceso de desmontaje del régimen franquista» (“Abc”, 2015/05/17).

Horregatik, faxismoa noiz amaitu den eztabaidatzen da oraindik. Franco 1975ean hil arren, frankismoa 1978an amaitu zela dio historia ofizialak, Konstituzioarekin batera. Orduan, Espainiako erregea, demokrazia ez zen sasoian, Francoren antzeko diktadore izan zen hiru urtez. Gerora, nazioartean Espainiako trantsizioaren amaiera 1982an finkatu dute, PSOEk Espainiako presidentetza lortu zuenean. Azkenik, Espainia 1986an, Europako Batasuneko kide bihurtzearekin bat, 1936an Espainiako faxismoak hasitako Estatuaren amaieratzat hartzen dute. Urte hori mugarria da ere Estatuaren talde paramilitarren jarduera armatua 1986an amaitu zelako, Espainiako Poliziak 1987an Juan Carlos Garcia Goena GALek hil izana ezeztatu nahi izan duelako.

Estatu faxista eraldatzeko trantsizio politiko horretan, beraz, Estatuaren indarkeriak ez zuen etenik izan. ETAk jarduera armatua utzi duenetik, ordea, euskal politikak biktimen gaiari berriro heldu dio. Orduan, Estatuaren izaera bera kolokan jarri du. Euskal erakundeek Estatuaren indarkeria politikoa pairatu dutenei errekonozimendua aitortu nahi izan diete. Hasteko, 1960-1978 bitartean Poliziak eragindako oinarrizko eskubideen urraketa handiak kontuan hartu zituen Patxi Lopezen Jaurlaritzak 2012an. Espainiako Abokatuak dekretu horri helegitea ipini zion eta Espainiako Justizia Administrazioak 2015ean dekretua bertan behera utzi zuen.

Era berean, 1960tik gaur arte Nafarroan «muturreko eskuinaren eta Poliziaren biktimak» aitortu zituen legea Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegira eraman berri du:

• «El Constitucional suspende la ley navarra de víctimas de la Policía» (Eitb.eus, 2016/01/21).

Bi arauek Espainiako trantsizioa agerian utzi zuten. EAEko Jaurlaritzaren dekretuan Francoren diktadurapeko Estatu krimenak daude (1975ean Angel Otaegi eta Juan Paredes, Txiki, fusilatzea) eta Francoren ondorengo Juan Carlos erregearen epe «aurredemokratikoan» hildakoak (1976an Gasteizen langileen asanblada batean bost behargin hil eta 200 lagun zauritzea, besteak beste). Nafarroako Parlamentuaren legeak, gainera, German Rodriguez (1978ko sanferminetan hila), Mikel Zabaltza (1985ean Guardia Zibilaren “zaintzapean” hila) eta Anjel Berrueta (Madrilgo 11M atentatuen harira Espainiako polizia batek hildako dendaria) aurreikusi zituen.

Estatuaren kontraeraso judizial horren lehenengo eragina dugu oraintsu Jaurlaritzak abiatu duen biktimen hurrengo errekonozimenduari «Estatu terrorismoaren biktimak» ez esatea:

• «El Gobierno vasco ha iniciado el proceso de tramitación de la Ley de Reparación de Víctimas causadas por ‘contraterrorismos ilícitos’ entre 1978 y 1999» (“Deia”, 2015/12/23).

• «Contemplan 12 millones para indemnizar a víctimas ‘de represión ilícita’ en la CAV entre 1978 y 1999» (ETB, 2016/04/28).

Faxismoak klase borroka amaitzea du helburu: talde paramilitarren zein Estatuaren indarkeriaren bitartez. 1936ko gerra irabaztean, Espainiako gobernu faxistaren genozidioa Argentinan bakarrik epai dezakete, Espainiak 1977an hiltzaileak amnistiatu zituen-eta:

• «Una jueza argentina ordena detener a Martín Villa y Utrera Molina por crímenes del franquismo» (“El Periódico”, 2014/11/01).

Ordutik aurrera, Espainiako Estatuak etsai bakarra izan du:

• «‘Preserve la unidad de España’, la consigna de Franco a Juan Carlos I» (“Deia”, 2016/02/17). •