Juantxo EGAÑA

1936ko uztailaren 23ko donostiako barrikada

Archivo General de la Administración. Alcala de Henares
Archivo General de la Administración. Alcala de Henares

1936. urteko uztailaren 22an ehunka militar abiatu ziren Loiolako kuarteletik helburu garbi batekin: Donostiako eraikin estrategikoak hartu eta faxisten estatu kolpearekin bat egin. Eguna argitu orduko agertu ziren Urbieta kalean altxatuak, baina haien pareko erantzuna segituan piztu zen eta Donostiaren defendatzaileek barrikadak antolatu zituzten Amara Zahar inguruan. Ehizako fusilekin, dinamita kartutxoekin, etxean egindako lehergailuekin eta molotov koktelekin erantzun zioten eraso faxistari eta borroka biziak egunak iraun zituen. Loiolako kuartelekoak uztailaren 28an errenditu ziren. Bertan zeuden guztiak atxilo hartu eta Aldundiaren egoitzara eraman zituzten. Goiko argazkia 1936. urteko uztailaren 23an hartua izan zen eta Amara Zaharreko barrikadetako bat ikus daiteke, Larramendi kalean, CNTren egoitza zegoen inguruan.