Juantxo EGAÑA

Lekeitio, balea arrantzak tradizio handia izan zuen herria

Lekeitioko balea arrantzaren lehen albisteak 1391. urtekoak dira. «Balaena biscayensis» delakoa harrapatzen zuten, Atlantikoaren iparreko muturretik euskal kostalderaino jaisten zena. 1517 eta 1662 bitartean Lekeitioko arrantzaleek 45 balea harrapatu zituzten. Euskal kostaldean, Orion harrapatu zuten azkena, 1901. urtean. XX. mendearen hasieran, Lekeition ezarritako kontserba industriaren goraldia eta haren eskaria zirela eta, arrantza ontziak modernizatu egin ziren eta lehen baporeak eraiki zituzten. Lekeitioko portuaren irudia Enrique Guinea argazkilari dokumentalista gasteiztarrak egin zuen. Haren obra 10.000 argazki baino gehiagok osatzen dute eta gaur egun Gasteizko Udal Artxiboan dago.