2017/03/18

Erreportajea
 
Belarra moztetik, Pedro Garateren kameran
Juantxo EGAÑA
Pd31_behatxulotik

Otarrea eta igitaia aldean emakume bat ageri den irudi hau joera piktorialistakoa da. Piktorialismoa 1880an hasi zen argazki estetika da. Haren oinarria argazki bat margolan baten pareko arte lantzat jotzea da. Argi naturala erabiltzea, errealitatea iragazi eta eszenaren ikuskera inpresionista ematen duten efektuak eta paisaia nagusitzea, eta prozesu pigmentarioak (ikatz-ziria, goma bikromatatua, bromolioa eta gantz-tintak) erabiltzea dira joera horren ezaugarriak. Argazkiaren egilea Pedro Garate da, bere obra guztia 1936ko Gerra hasi baino lehen egin zuena. 1885ean Mutrikun jaioa, gaztetan Bilbora joan eta larrugintzan jardun zuen. Gaur egun ezagutzen diren haren argazki gehienak antzezpenak dira, Bizkaian eta Ipar Euskal Herrian eginak.