Juantxo EGAÑA

1935eko ABErri eguna, atzeratua eta izena aldatua, baina arrakastatsua

Funtsa: ESKUBI FAMILIA (Iruñea)
Funtsa: ESKUBI FAMILIA (Iruñea)

1935ean Iruñeko Aberri Eguna Gobernazio Ministerioak debekatu zuenez, haren ordez Euzkadi Eguna ospatu zuten, atzeratuta. Ekainaren 29an, Jai Alai pilotalekuan, Eusko Abesbatzaren emanaldia izan zen, eta Gayarre antzokian 'Amaya' opera, Guridiren beraren zuzendaritzapean. Biharamunean, zezen plazan, Javier Landaburu, Jose Antonio Agirre, Telesforo Monzon eta Manuel Irujok hitz egin zuten, eta arratsaldean dantza jaialdia izan zen. “Iruña, euskal abertzaletasunaren garaipenaren lekuko”, zioen, besteak beste, euskal prentsak ospakizunaz. Argazkiak Jose Luis Eskubi Ellakuria medikuak egin zituen ekainaren 30ean.