2017/05/20

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetan
EHUko irakaslea
Osasun zerbitzu publikoaren defentsa, hedabideetan

Urte batzuk atzerrian eman eta gero, Osakidetzara bueltatu naiz. Osasun zerbitzu publikoaz zerbait aipatu beharko banu, bertako langileen tratu ona litzateke. Gertukoa, gozoa, euskalduna… nahiz eta Osakidetzak gero eta zerbitzu gutxiago eskaintzeko baliabideak dituen.

• «Los sindicatos no aceptan más recortes en Osakidetza» (GARA, 2017/02/22).

• «Anuncian movilizaciones contra la privatización en Osakidetza: Los sindicatos se unen e instan a Osakidetza a modificar su ‘apuesta estratégica por la privatización’ y anuncian movilizaciones el 21 de febrero» (Cadena Ser, 2017/02/08).

Osakidetzak galdu dituen langileen ondorioz, gaixoentzako arreta nabarmen kaltetu da:

• «La falta de sustituciones satura los centros de salud de Osakidetza en Navidad» (Gasteizhoy.com, 2016/12/26).

• «Llega el verano y... 1.000 camas menos disponibles en Osakidetza» (Eldiario.es, 2016/07/11).

EAEko Osasun sailburuaren adierazpenek, baina, arduragabekeria erakutsi dute:

• «Darpon: ‘Gaixoei ez zaie asistentziarik ukatuko ohe faltagatik’. ‘Georgie Dann gogoan duzu? Ohe murrizketarena da aurtengo udako kanta. Uda ostean galdetzen badidazu, gaixo bat bera ere asistentzia gabe utzi ez dugula esango dizut’, adierazi du sailburuak» (Eitb.eus, 2014/07/09).

• «Protestak hauteskunde sindikalengatik egin dituztela uste du Darponek: Osasun sailburuaren esanetan, Osakidetzan 160 liberatu sindikal baino gehiago daude, eta protesta horiek bakarrik eginda ere, ‘ospitalearen parean manifestazioa dagoela emango du’» (Eitb.eus, 2013/04/23).

Murrizketek, batez ere, emakumeoi eragin digute, urteroko ginekologo zerbitzua kendu digutelako:

• «Denuncian los recortes de Lakua en salud para las mujeres: Exigieron que se realicen revisiones ginecológicas preventivas, periódicas y completas, que se garantice la anticoncepción y la interrupción voluntaria del embarazo y que se ofrezca información sobre sexualidad y menopausia» (GARA, 2013/05/29).

Informazio horren ordez, politikarien asmoen berri eman digute hedabideek, bete egin dituzten egiaztatu barik:

• «Salud hará cribados de cáncer de cérvix a todas las mujeres entre 21 y 65 años: También desarrollará un plan contra la obesidad infantil» (“Deia”, 2017/01/24).

• «Un test alargará la visita al ginecólogo: Osakidetza implementará un método para la detección precoz del cáncer de cuello de útero» (“Deia”, 2016/05/15).

Asmo horiek zabaldu zirenean, ez ziguten azaldu minbiziaren aurkako terapiarako Osakidetzaren tresneria kinka larrian zegoela:

• «El fundador y máximo accionista del grupo Inditex dona 14,7 millones a la sanidad vasca: Osakidetza comprará cinco aceleradores de radioterapia y un mamógrafo con la donación de Amancio Ortega» (“Deia”, 2017/04/17).

Inditex-en buruak Osakidetza laguntzeko egin duen ahalegina neurtzeko, haren soldata jakin behar dugu:

• «Amancio Ortega gana más de 2,5 millones de euros al día en dividendos» (“El Correo”, 2015/03/19).

Hortaz, Ortegaren esfortzu ekonomikoa hilabete bateko soldataren bostena izan da. Hau da, 1.000 euroko soldata duenak bizitzan behin 200 euro ematea izan da, ginekologo pribatuan (Osakidetzak egiteari utzi dion) urteroko errebisioak balio dezakeena. Ortegaren esfortzu ñimiño horrek hedabideen txaloak merezi ditu?

Osakidetzari gure zergekin eusten diogu. Zerga horien kudeaketarekin osasun arreta babes dezake Jaurlaritzak, zerbitzu publikoa lehentasunen artean balego.

• «EH Bildu pide la creación de 1.200 empleos en Sanidad y Educación para apoyar los Presupuestos: Exige, como Podemos, que la RGI se eleve un 8% dentro de una batería de medidas que superan los 164 millones de euros» (“El Correo”, 2017/03/13).

• «Lakua ha adelantado ya más de mil millones al TAV que Madrid no paga» (GARA, 2016/07/08).

Osakidetzako langileen mobilizazioek gure osasun zerbitzu publikoa defendatzen dute. Hedabideek, zabaltzen dituzten albisteekin eta buruzagien adierazpenekin, Osakidetza babesten edo pribatizatzen laguntzen dute. •