2017/05/20

Erreportajea
 
Pintaketa faxistak ikastolan, 1968an
Juantxo EGAÑA
Pd31_behatxulotik

Frankismoan, ikastolak klandestinoak ziren. Lehenbiziko andereñoetako bat Elbira Zipitria zumaiarra izan zen. Bazuen eskarmentua hezkuntzan, 30eko hamarkadan, gerra baino lehen, eskolak eman baitzituen orduko ikastoletan. 1968an gaurko Orixe Ikastola sortu zen, eta Jose Elgarresta Iturbe parrokoak utzitako lokal batzuk izan ziren haren lehenbiziko egoitza, 1970 arte baimenik gabe jardun bazuen ere. Lehen urteetako andereñoak, Zipitriarekin batera, Mari Karmen Mitxelena, Koro Aldanondo eta Miren Terese Aleman izan ziren. 1968ko goiz batean, Mari Karmen Mitxelenak, lokala zabaltzean, pintaketa anonimo mehatxari batzuk aurkitu zituen ikasgeletako arbeletan. Argazkian, Elbira Zipitria eta Begoña Goia, hori ere andereñoa, arbel haietako baten aldamenean.