Maria Gonzalez Gorosarri @albistetan
EHUko irakaslea

Zornotzako gazte puteroak

Pasa den zapatuan, 09:00ak aldera, etxera bueltan zihoazen 20-25 urteko hogei bat gazte zornotzarrak trenean Bilboko parrandan prostitutak erabili izanagatik barrezka zetozen. Aurre egin nienean, euretariko bat gerturatu zitzaidan eta nire aurpegitik hogei zentimetrora bota zidan:

• «Hoy le he roto el culo a una brasileña,y qué?» (Zornotzako gazte batek, 2017/06/10).

Sexuagatik ordaindu bazuen, hau da, sexua bada, zergatik indarkeriarekin parekatu? Emakumeei eragindako minarekin gozatzen du eta ez gure plazerarekin? Zergatik ordaindu emakume bati min emateko?

Asteburu berean, gure gazteek mindutako emakumeak saldutako pertsonak direla irakurri dugu:

• «Zazpi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakumezkoen salerosketa egotzita: Iruñeko Los Agustinos industrialdean adin txikiko bat prostituitzen ikusi zuen Poliziak, eta orduan ekin zioten ikerketari» (Eitb.eus, 2017/06/11).

Are gehiago, hedabideek erasoen maiztasunaren berri eman dute asteburu berean, egiazkoak ez diren detaileak zabalduz:

• «Encadenada, con un grillete al cuello y en un contenedor: así encontraron a una joven violada y secuestrada por un asesino en serie: dos meses secuestrada por un monstruo (sic) que abusaba sexualmente de ella día tras día (sic)» (La Sexta, 2017/06/12).

• «Las imágenes de su liberación: Dramático secuestro de una mujer encadenada ‘como un perro’: Sale a la luz un vídeo del rescate del pasado mes de noviembre de la mujer secuestrada, violada a diario (sic)» (“Deia”, 2017/06/12).

Horrela ikusita, emakumeok gure burua defendatzeko gaitasunik ez daukagula ematen du. Zornotzako gazte puteroa gerturatu zitzaidanean, beraz, haren lagunek gelditzea edo bagoian zeuden bidaideek ekiditea espero zitekeen. Praka laburdun beste mutil bati megafoniatik hankak aulkitik kentzeko eskatu zion Euskotreneko arduradunak ere ez zuen ezer esan. Jakin badakigu eraso egiten digutela beste guztiak isilik geratzen direlako. Izan ere, erasotzaileei aurre egiten ez dieten pertsona baketsuak erasoa toleratzen dabiltza, eta, beraz, indarkeria normalizatu ere egiten dute. Emakumeen aurkako erasoetan, andrearen testigantza izan daiteke proba nagusia. Horregatik, indarkeria kasuak epaiketaraino heltzea oso zaila da. Behin heldutakoan, politikariek ere garrantzirik ez diete aitortzen eta guri eraso egitea toleratzen diete:

• «Gallardón indulta a un guardia civil que grabó una agresión sexual» (“El País”, 2014/06/16).

• «Gallardón indulta a un Guardia Civil que grabó ‘sin dejar de reírse’ una agresión sexual» (“Público”, 2014/06/14).

Dena den, Espainiako Gobernuak indultatu dituen sexu erasotzaileek politikarekin harremana omen dute:

• «El guardia civil que se mofó de una agresión sexual, destinado en Tías (Lanzarote): El PSOE pide que se retire el indulto al agente, de 28 años, hijo de un concejal del PP en Asturias, y que grabó un abuso de un amigo suyo» (“La Provincia/ Diario de Las Palmas”, 2014/06/17).

Era berean, futbolak emakumeen aurkako indarkeria toleratzen du:

• «El campo del Espanyol canta contra Gerard Piqué: ‘¡Shakira es una puta!’» (“Diario de Aragón”, 2014/03/31).

• «Ultras que animan a pegar a las mujeres: ‘Rubén Castro [acusado de cuatro delitos de malos tratos y uno de amenazas a su exnovia] no fue tu culpa, era una puta, lo hiciste bien’» (Vozpopuli.com, 2015/02/22).

• «Indignación por una pancarta en El Sadar a favor de un acusado por violación en Sanfermines» (GARA, 2017/01/22).

Zornotzako gazte puteroak futbolzaleak ere izango ziren, Shakirari eta Ruben Castrok jipoitutako emakumeari eskainitako kanta bera kantatu zidatelako. Ni iraintzeko ez zidaten abokatu, kazetari, okin, harakin, dantzari… esan, “puta” baizik, haiek ordaindu beharreko emakume, hain zuzen; ordaindu barik inor ere ez dagoelako bere gogoz Zornotzako gazte puteroekin. Emakume bati min emateko ordaintzen dutelako Zornotzako gazte puteroek. Bagoian zihoazen bidaideek isilik jarraitu zuten bidaia. •