2017/09/09

Erreportajea
 
Euskal hautetsien biltzar zalapartatsua zumarragan, 1934an
Juantxo EGAÑA
Pd31_behatxulotik

1934an, udalek biltzen zuten ardoaren gaineko zerga kendu zuen Gobernu espainolak. Euskal alkate eta diputatuek Zumarragan elkartzeko deia egin zuten, neurriaren aurkako biltzar batera. Aurreko egunean, Guardia Zibilak hainbat alkate eta zinegotzi atxilotu zituen. Ricardo Martinen argazkiek erakusten dutenez, eraso-guardiak biltzarra galarazten ahalegindu ziren; alferrik. Besteak beste, Telesforo Monzon, Indalecio Prieto eta Donostiako eta Lizarrako alkate Fernando Sasiain eta Fortunato Agirre izan ziren biltzarrean.