Joseba Felix Tobar-Arbulu
Ingeniaria

Hego Korea: beste bide desberdin bat

Albistea: Bill Mitchell-en South Korea shows us a different way. Gutxienez albiste on bat: Koreak MERS birus izurriteari aurre egin dio.

Koreako finantza ministroa arin konturatu zen ezen MERS birus izurriteak haien ekonomiarako ondorio negatibo adierazgarriak izan ahalko zituela. Koreako ekonomia esportazio gutxiagoekin eta barneko eskari lauarekin borrokatzen ari da, familien aurrezkiak handitzen diren heinean. MERS izurritearen eraginik garrantzitsuena turismoan izango zatekeen, ekonomiaren datu batzuk kezkagarriak ziren bitartean.

Finantza ministroa ondoko ondoriora iritsi zen, ‘Current Economic Situation, July 2015′ delakoan: «Koreako Gobernuak neurri pizgarria ezarriko ditu aurrekontu osagarri bat barne, eta inbertsioa sustatzeko, esportazioak areagotzeko eta turismoa suspertzeko ahaleginak egingo ditu».

Alegia, ekonomiaren jaitsiera txiki batek Koreako Gobernutik berehalako erantzun fiskala probokatu zuen, makroekonomiako testu sentikorraren ikuspuntuari segituz, «... zikloaren kontrako neurri gisa sektore pribatuaren konfiantza galera garrantzitsu bat eta atzeraldian erortzen saihesteko ekonomia estimulatzea».

Erantzuna hauxe zen: «... Koreako gobernuak iragarri zuen gastu publikoa netoa handituko zuela 22 trilioi won-etan (hau da, 19,8 amerikar bilioi, dolarretan). Pizgarri fiskalaren ondorioz, Gobernuaren hitzez: "Defizit fiskala handituko da 0,9 puntutan,  BPGren % 2,1etik BPGren % 3ra.»

Oso argi izan dute afera: nahiz eta ekonomiaren jaitsierak zerga errentak murriztu horrek ez zuen ekarri gastu publikoa murriztearen beharra. Alderantziz, gastu publikoaren handitzea beharrezkoa zen, «esportazio-sarreren eta barneko gastu pribatuen jaitsierak utzitako gastu hutsunea betetzeko».

Honela bukatzen du finantza ministroak: «Aurrekontu gehigarriak ekonomia bizkortuko du eta MERS delakoaren kutsatzetik gehien eragindako jende arruntaren bizitza egonkortu». Beraz,  adi mezuari!

Hego Koreako gobernuaren erantzuna da moneta jaulkitzailea den edozein gobernuk egin beharko lukeena, ez-gobernuko gastu hazkundea moteltzen denean eta jarduera ekonomikoa jaitsi eta langabezia igotzen denean. Hego Koreako gobernuak ahalbidetu du bere defizit publikoa igotzea (gastu publiko netoa handitzea), berak badaki ezen gastuak errenta berdintzen duela eta baldin eta ez-gobernuko sektoreak bere gastua murrizten badu, orduan parte har dezakeen sektore bakarra gobernu sektore da.

Badakite defizit fiskalaren igoerak sortuko duen jarduera ekonomikoak errenta pribatu handituak hornituko dituela, lanpostu gehiago eta «berehala ondoeza etetea».

Hitz gutxitan: (i) Haien jendeaz arduratzen dira eta badakite zer nolako kalteak egiten duen langabeziak. (ii) Ez daukate inongo ratio fiskalik zein zor ratiorik lehenetsi. Arduratzen dira hazkunde ekonomikoaz, errenta nazionalaren gehikuntzaz eta langabezia tasa baxuari eusteaz. (iii) Kezkatzen dira «langile klaseaz»!

Konparatu goiko jarrera Greziakoarekin:

Grezian, «austeritate fanatikoek aldaketa fiskalik handiena kausatu dute (%20,5, 2009/2014 tartean)».

Korean, «tarte berean defizit fiskala handituz, ondorioz, krisiaren epean, langabezia ez zen %4tik igo».

Korean egondako politika makroekonomikoaren ikuspuntuaren eta Europar Batasunean dagoen austeritate maniakoaren arteko kontrastea ezin da espantuka azaldu: biek dauzkate oinarri ekonomiko zehatzak.

Korea eta Grezia bi eredu oso desberdinak dira: bata moneta subiranoduna izanik, ekonomian ongi samar aritzen den bitartean, bestea Eurolandiako infernuan segituz, erabat itota bukatuko da.

Ikasiko ote dugu inoiz zertan zetzan Grexit-a?

Bilatu