Jone Fernandez Zabaleta, Iker Eizagirre Zufiaurre eta Bea Arana Ortiz

Jaion Zirkus-ek aurkezten du: Udal zirkoa salduta!

Lakasitaren okupazioaren 10 urtebetetzean  Jaion Zirikus Bidasoaldera iritsi da: Erle Lakaxitianak, jostalariak, jatorrak, euskaltzaleak eta zirikatzaileak desfilearen aurrean  dihoaz. Lakaxitaren antzerako eremuetan, non natura eta sormena batzen diren, loreen nektarra xurgatzen dute erleek, egitasmo herrikoiak eta sortzaileak eraikitzeko loreztia erregai bilakatuz.

Erleek elikadura burujabetza eta kulturaren autojestioa bermatzen dituzten ekimen aurrerakoiak  barreiatzen dituzte Bidasoalde osoan zehar Herri Ziztaden bitartez. Azken hauek  herritarrontzako eztitxuak diren neurrian mingotsak dira udalarentzat.

Jarraian soka lasaian dabiltzan funanbuluek ditugu  etxe  kaleratzearen amildegia oinen  azpian dutela. Immigranteek, etxe barruan eta kanpoan lan egiten duten emakumeek, lanpostu ziztrinak edo batere lanposturik ez  dituzten langileek, gazteek eta abar luze batek esku joku trebeak burutzen dituzte hil bukaerara iritsi ahal izateko.  Emakume Indartsuak hipoteka esku batekin altxatzen du  eta argindarren faktura beste eskuarekin.Aspaldi zintzilikatu  zituen Udalak jendarte eta kultur politikak enpresa pribatuen trapezioan eta  herritrar askok oreka galdu dute gutxi batzuen etekinen amildegian eroriz!

Listor Oiassoatikoek irekitzen dute Udalaren desfilea. Herri Ziztadak ez dituzte maite Listor Oiassoatikoek,  erakunderik gabe zenbat gauza egin daitekeen erakusten dutelako.

Udal Aztiak diru publikoa  ezker eskuarekin hartzen du, txisteran sartu, eta  eskuinako eskuan agertzen da  majiaren poderioz  pribatua bilakatuz.   Ikustezintasunaren dohaina ere  harro harro erakusten du eta  Irunen dauden ehundaka  etxe hutsen inguruko datoak  desagerrarazten ditu makiltxo majikoari kolpe bat emanez.    Horrela, Irundarron diren  eremu berdeak Porlan Deunari eskaintzen jarraituko du  etxebizitza berriak eraikitzeko. Berarekin batera Burbuila Higiezina puztu ta puztu egiten da espekulazioarekin lehertu baino lehen,   porlan tanttekin dena zipriztinduz.

Udal Pizti Hezitzaileak Gizadiruzko Ordenantza ezarri nahi die piztiei zigorrarekin baina Moskuko Leoiek askatasunaren eta aniztasunaren zaleak dira, beraz menperatzeko zailak!

Hiru Buruko Munstruo Santanikoak agintzen du Bidasoaldeko Udalaren desfilean: Irungo eta Hondarribiko alakateen buruak eta Jaizkibelgo sabelaren ura xurgatzeko prest dagoen Txinzer elefantearen burua ditu bihozgabeko munstruoak.

Hiru buru baditu ere TTIP zer den ez daki.

Eta horren atzean, aurrean eta ondoan, azpian eta gainean Porlan Deuna daukagu.  Irundarron arnasguneak ziren   berde eremu gehienak jan ondoren, Txenperenea, Zubieta, Gaintxurizketa, Ikust Alaia eta Blaia  irensteko irrikitan dago pizti aseezin honek, porlana bara bara libratzeko eta Irun Arimarik Gabeko  Porlanezko Basamortua bilkatzeko.

Lehenengo heriotz jauzian, Hegoaldeko Ingurubidea eta autopistarekiko lotuneekin kotxeei ireki nahi diete  bidea oinezkoen irrisgarritasuna zailtzeko, auzokideen lasaitasunarekin bukatuko lukeen  eta lurraldea bitan puskatuko lukeen  hesi gaindiezina  altxatuz.  

Heriotz  jauzi bikoitzan AHT Iruna ekarri nahi du, gaurko trenbide eremua desagerraraztearekin batera  Gaitxurizketan plataforma lojistiokoa agerrarazteko hango paradisua porlan azpian itoz.

Eta heriotz jauzi hirukoitzan Zubietako baserri lurra aberatsa  Miramon parke nanoteknologikoarekin ordezkatu nahi du.

Listor Oassoatikoak aspaldi saldu zuen Udal Zirkoa eta Listor Espainensis berataz jabetu zen. Honen abilezi ezagunena errepresioa bara bara hedatzea denez harro harro erakusten ditu lege joku bikainak. Hauen emaitza, euskal presoen funtsezko eskubideen ukazioa, Askapena bezalako herri mugimenduen aurkako zigor krudel funtsagabeak, eta Hazia bezalako kultur elkarteen itxieraren mehatxua ditugularik.

Bilatu