Landaratuak eta kolonoak

Zuhaitzik gabeko basorik ez dagoen bezala, kolonorik gabeko kolonizaziorik ez dago.

2017/07/17

XIX. mendearen erdialdera Bizkaian, Euskalherri osoan gero, urre berdea izendatuko zana, Adan de Yarza familiaren eskutik lehenengo pinu, lerra, radiatak landatuko ziren. 1917. urterarte batipat probasko saioak izan ziren. Hurrengo berrogei urteko tarte horretan 50.000 hektarea landatu ziren. Benetazko oparotasunak 20 urtez soilik iraunduko zuen, 1957tik 1979 bitartera. Une gorenean 162.000 hektarea landatuak zeuden, adibide giza, Gipuzkoako azalera osoa 198.000 hektareatakoa da. Gaur 150.000 hektarea inguru landaturik daude. Paisaia erabat aldatu zen, ohizko larre, soro, arlobi, landazabal, harizti, gaztainondoak eta pagadiak leku askotan betirako galdu ziren. Arrotza bertakoa baztertu zuen. Etekinak murriztu arren pinudiak tinko dihardute, geratzeko etorri ziren.

XIX. mendearen erdialdera Bizkaian burdin hobi, meatza, itzelak ustiatzen hasi ziren. Industrializazio basati bati hasiera emanez. Ybarra, Chabarri eta Lezama-Legizamon burges familiek beste hainbatekin aurrea hartu zuten. Aberastuko ziren familia hauen eskutik, Bilbao itsasadar inguruko herrietara lehenik Euskalherri osora gero, industrian eta meatzagintzan behar egiteko, atzerriko andana gizon eta famili ekarriko zituzten.

Bilbao herribildua eredu giza arturik 1857. urtean gutxi gorabehera 18.000 herritar zituen 1900. urtean berriz 84.000 biztanle 43 urte eskasetan populazioa %367an gehitu zen, Salamankak 1857. urtean 15.213 bizilagun zituen, Bilbao parekoa, 43 urte geroago 25.019, %64ko igoerarekin. Ikusi ze nolako desoreka nabarmentzen den. Garaiko beste hiri haundiekin aldera dezakegu, Zaragozak 1857. urtean 63.000 lagun 1900. urtean 99.000, gehitutako biztanleria %57a, Madril, imperio baten iriburua, epe berean 281.000 biztanle izatetik 540.000 izatera pasa zen, %92a igoz. Bartzelona 184.000 tik 530.000 ra pasa zen, %188.

Aberastasun susmo baten atzetik, itsasaldi biziak bailira bezala geldiezinezko kolono uholdeek lur eremu zabalak hartu zituzten, oligarkak aberasten ziren bitartean euskarak eta euskal kulturak behera egiten zuten. 1970. hamarkadan eta hurrengoetan, gezurra zirudien arren, ehun urte luzez jasandako industrializazio ikaragarria eten egin zen, izugarrizko atzerakada eginez.

Oparotasunak, herriari noizbait heldu bazitzaion, muzin egin zion. Langabezia kaleez jabetu eta etekinak desagertu arren kolonoak ez zuten alde egin, gaur egun kolonizaioa inoiz baino bizirik dirau. Arrotza bertakoa baztertu zuen, geratzeko etorri ziren.

Pinu sailak landatzen hasi zirenean Euskalherriko Kantauri aldeko ohizko nekazaritza, baserria familiako ustiatze-unitate ekonomiko gisa, gainbehera zegoen. 1859. urtean, garaiko beste hainbat ikerlariek bezala, Eugenio Garagarzak euskal baserrien etekin urrien berri aurkeztu zuen. Basoak, orokorrean, oraindik herriarenak zirenez edozein auzokideak husien bidez ustiatu zitzakeen.

XIX. mendearen hasieran, 1804.eko urtean, Bizkaiko mendietan eginiko zenbaketan, basoak zuhaitz mota ezberdinez osaturik zeudela ikusi zen. Kopuru handienak hariztiek eta gastainondoek osatzen zituzten, %98a (%84a lehenak %13a bigarrenak). Aldi berean %95a lepatutako zuhaitzak ziren, gehienak hautespen baten ondoren nekazariak landatutakoak. Aldizka egurra zuhaitza ebagi gabe biltzen zen, inausi baten bidez. Bildutako egurrarekin garaiko burdinolentzako ikatza egiteko. Zuhaitzak heldutasunera heltzen zirenerako berrehun, hirurehun urte zituzten. Zantzutxar baten erara 1881. urtean mila urteko Gernikako arbola zaharra zendu zen, zetorrena aurreratuz.

XIX. mendetik XX. mendera doan denbora tarte horretan, atzeraka zegoen euskal gizarteak bilakaera handia bizi izan zuen. Ehun urtetan, nekazal giroan bizitzetik (gizarte fededuna, euskalduna, herrixketan bizi zena, euskal ohitura zaharrak bizirik mantendu zituenak…) gizarte industrialera pasa zen. Aldaketak ez ziren egun batetik bestera gauzatu, ezta arazorik gabe. Aldez aurretik foruen galera, desamortizioak, XIX. mendeko eta XX. mendeko gerrate zibilak, gerren porrota, belaunaldi osoen ihesaldia eta erbesteratzea, landa tradizionalaren beheraldia, industrializazio basatiari bidea ireki zioten, dena aldatu zen paisaia, gizartea -arroztu zana-, kanpotarrek gune industrializatuetan bertakoak ein haundi baten gainditzen zituzten. Kolonizazio bortitz bat hasiko zen, kultura berria zainetatik bihotzeraino sartuko zen. Giro honetan euskal abertzaletasuna sortu zen, euskal nortasunari atxikitzeko, gerren galera eta ondorengo aldaketei aurre egiteko azkenengo saio baten. Hala ere, gauzak ez ziren inoiz berdinak izango. Gizarte bi, zaharra hilzorian, larri eta ahuldurik -estatu Espainolek itotzen zuena-, berria tinko eta indartsu -Espainiako estatuak segurtatzen eta indartzen zuenak eta duena-.

Gaur, XXI. mendean, entzun dezakegu euskal nahiak tentsioa eta desoreka gauzatzen dituela, gizartea bitan hausteko arrisku bizian jartzen duela. Errua Basajaunarena balitz bezala pinu arrotzen artean bizi izaterik ez duelako. Gizartea ez genuen euskaldunok desorekatu, sistema koloniala porrotara eraman zuen. Gizartean euskalzaleei urduritasuna sortzeaz leporatzen digutenian, ez dezagun ahaztu historia nola gauzatu zen. Kolonoen artean badira euskal zenera bidea egin dutenak, zoriontsekoa gutxiengo bat izan arren, bidea okertu eta espaiolak bihurtu diren euskaldunak ere aurkituko ditugu. Geurea gizarte sinkretikoa da, gizarte kolonialen antzera, nun euskalkultura folklorearen mundura bazterturik geratzen da.

Artikuluak
Tasio Erkizia
2017/07/26
Francisco Louça
2017/07/26
Francisco Letamendia
2017/07/25
Judit Garcia
2017/07/25
Gutunak
Urtzi Armendariz | Otxandioko alkatea
2017/07/26
Asier Fernández de Truchuelo
2017/07/26
Francisco J. Ventura San Juan | Partido Carlista de Euskal Herria- EKA
2017/07/26
Karmele Antxustegi Urkiaga | Eginaren Eginez-en presidentea
2017/07/25
Azken post-ak
Martin Garitano
2017/07/24
Josean Bueno
2017/07/21
Martin Garitano
2017/07/20