Iñaki Egiluz Sagastizabal eta Jose Manuel “Josefo” Ribero Marcos
Hego Uribe eta Alde Zaharrako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren izenean

Sortu bidea

Gaur egun aurrez aurrekoak diren bi estrategia daude; preso, iheslari eta deportatu politikoen gaiari heltzeko.

Alde batetik bide ofizialista dago, Sortu alderdiak zuzendutakoa eta banakako irtenbideak bultzatuz, etengabe EPPK eta presoen kolektiboa kartzela legedia eta lege judiziala onartzera behartuz, horrela estatu espainiar zein frantsesak preso eta errefuxiatu politikoen aurka daramaten politika kriminala bigunduko dutelakoan.

Azken garaietan, bide ofizialistak taktika aldatu du “amnistia” hitza ez da hitz debekatua euren hiztegian, orain duela gutxi moduan, eta berau erabiltzen hasiak dira, beronek duen esanahi iraultzaile eta askatzailea kenduz. Itxuraz ofizialistek amnistiara bidean kokatzen dute euren burua orain, baina egia esan SORTU bidea defendatzen dute. Are gehiago, jakin badakite bide horrekin ez dagoela irtenbiderik, inongo norabiderik ez duen bidea dela, bide hila eta ez duela amnistia ekarriko.

1. Sortu bidearen azalpen juridikoa, Sortuko bultzatzaile eta kide den Iñigo Iruinek egin du.

Abokatu honek, lehenik eta behin preso politikoen askapenerako kartzela legearen zailtasunak onartzen ditu: «puede resultar desesperanzador para presos y/o familiares, sobre todo los condenados tras el 2003 y que cargan con grandes penas».

Presoen egoera penalari so eginez berak egiten dituen blokeak, aurretiaz azaldutakoa baieztatzera datoz, 238 preso politiko kalera ateratzeko inongo aukerarik gabe, gero erredentzioak kendu zituen 1995ko kodearekin dauden 157 presoak daude eta azkenik 7/2003 legearen zain dauden 69 preso.

Hau da Iñigo Iruinen hitzetan egungo egoera 7/2003 legearen (baldintzapeko askatasunaren inguruan ELOO-ren 72.6 Artikulua biltzen du) inguruan, non zera «derogarla no parece algo factible por el momento». Kontuan izan behar da 7/2003 lege hau ez dagoela ETAko presoei bakarrik zuzendua, preso islamiarrei eta borroka armatua erabiliko luketeen etorkizuneko erakundeei ere.

Horregatik, beste arrazoi batzuen artean, Espainiar Estatuak ez dauka berau kentzeko inolako intentziorik, eta Lege Organikoa izaki espainiar Parlamentu eta Senatuko gehiengoa behar dira indargabetzeko. Beraz, SORTU bidea proiektu hila dela badakite.

Beste alde batetik, SORTU bideak ondorengoa dio: “que no sería lo mismo si la competencia en materia penitenciaria  fuera traspasada al Gobierno Vasco o Navarro”. Hemen gezurretan ari dira, Lege Organikoa izaki Espainiar Estatu osoarentzat  da, beraz nahitaez betebeharrekoa EAE eta NFA-ko epaileentzat, hau horrela transferentziaren baitan doa ELOO-ko 72.6 legea.

Iñigo Iruinek ETA-pmko kideen askatzeaz ere hitz egiten du, (garai horretan ez zegoen 7/2003 legea) eta hau gogoratzen du: “las excarcelaciones en 1983 de ex miembros de ETA-pm, un ejemplo de cómo el criterio político abre la vía a solucionar en momentos y circunstancias concretas”. Hau horrela Ezker Abertzaleak damutu eta Espainiar Estatuaren  laguntzailetzat jo zituen, are gehiago, Jon Idigorasen “El hijo de Juanita Gerrikabeitia” liburuak zera dio: «era un proceso para liquidar y reinsertar a los polimilis», eta jarraitzen du:  «porque, en primer lugar, en la Izquierda Abertzale afortunadamente no existía ningún Bandrés ni ninguna EE capaces de semejante traición; en segundo lugar, exceptuando unas pocas individualidades que, derrotadas psicológicamente, aceptaron la reinserción, prácticamente la totalidad del colectivo de prisioneros políticos prefirieron aceptar la tremenda represión en las cárceles antes que aceptar cualquier medida degradante e indigna, como era la reinserción». Ondo irakurri Jon Idigorasen azken hitz hauek, zoritxarrez Ezker Abertzalearen zati batean baditugu Bandres eta EE bat.

2. Kartzela barruko gaur egungo egoera, dispertsioa, bakartzeak, bizi osoko zigorrak, jipoiak, intimitaterik eza, komunikazioetan murrizketak, tortura eta heriotza dira. Hau da 55 urtetan zehar euskal preso politikoek Estatu Espainiar eta Frantsesarengandik jasan dutena. Gaur egun 386 preso politiko daude, 299 Espainiar kartzeletan, 85 Frantziakoetan, 1 Portugalen eta 1 Suitzan.

Estatu Espainiarreko 47 kartzeletan eta Frantziar Estatuko 25etan sakabanatuak daude eta kartzela barruan moduluetan bananduak. Ezin ahaztu 55 urte hauetan kartzela politika kriminalak 26 euskal preso politiko erail dituela eta gaur egun 10 euskal preso politiko daudela gaixotasun larriekin.  Hau da gaur egungo egoera eta SORTU bideak marrazten duen moduan espetxe legea onartzean hauek dira eman behar dituzten pausuak:

Graduak. Egungo espetxe legeak presoak sailkatzeko hiru maila ditu: lehen, bigarren eta hirugarren gradua. Preso politiko gehienak lehen graduan daude sailkatuak. Gradu aldaketa guztiak ELOO eta kartzela araudian daude jasoak eta ondorengoak dira eman beharreko pausuak.

Lehenik presoa Lantalde Teknikoaren (tratamendu zuzendari ordea, psikologoa, legelaria, soziologoa, hezitzailea eta gizarte langilea) aurretik pasatzen da, non presoaren perfila, zigorra, daraman denbora onarpena eta erakunde armatuaren militantziari uko egin izana aztertzen da (90.8 artikulua) zintzotasun osoz onartuz eragindako eta eskubideen zapalkuntzari aurre egiteko erabilitako borroka moldeari uko egin behar dio, zigorraren laurden bat betea izan eta jarrera egokia erakutsi. Azken hau EH-Bilduk eta EPPKren 2013ko abenduaren 28ko agirian batzen da.

Lantalde Teknikoak txostena egin ondoren, honek Tratamendu Batzordeari (Tratamendu eta Mediku Zuzendari Ordeak, Gizarteratze Zentroko Zuzendari Ordea, Gizarte Langilea, Hezitzailea, Zerbitzu  Zuzendaria, ELOOko 27.2 Artikulua) eskatzen dio eta honek erabakiko du.

Lekualdatzea. Bigarren graduan egonda, presoek euren bizilekutik hurbilen dagoen kartzelara lekualdatzea eskatu dezake, hau da, presoa indibidualki Tratamendu Batzordeari eskatzen dio eta bere esku dago, beraz, Espetxe Instituzioen (Barne Arazoetako Ministerioa).

Prozesu honek bere pausuak eta denbora behar ditu, eta gaitzetsia edo onartua izan daiteke, baina beti amore emanaz eta euren esku.

Baimenak. Bigarren graduan egonda, presoak baimenak eskatu ditzake (ELOO 47.2 Artikulua eta KA 154 Artikulua). Baimenek Talde Teknikoaren txosten bat behar dute non zigorraren laurden bat betea duela eta jarrera ona daukala onartzen den. Txostenak presoak kartzela barruan daukan destinoa ere aipatu behar du. ELOOko 29.2 Artikuluak dion moduan: “…todo interno deberá contribuir al buen orden, limpieza e higiene del establecimiento, siendo reglamentariamente determinante los trabajos organizados a dichos fines”. Azpimarratzekoa da ere ELOOko 26. Artikuluak dioena:  «que el trabajo será considerado como un derecho y como un deber del interno, siendo un elemento fundamental del tratamiento».

Lan destinoak. Zigortutako presoentzat destinoak derrigorrezkoak dira eta honek banaka kartzela bakoitzean ematen diren eskaintzen arabera antolatuak izango direla esan nahi du (garbiketa laguntzaile, moduluen garbiketa, kirol instalazioena, jantokiena, patioarena, komunena, zerbitzu buruzagitzarena (funtzionarioak) funtzionarioen egongela, bisita-lekuena, vis a vis gelena … Horrez gain ekonomatoan, erizaintzan … lanak ere.

Kalte-konponketak. Ordaindutako lanak ere badaude, tailerretan, ziegak margotzen, iturgintzan, sukaldean lanean … baina ELOO 72.5 Artikuluak barnebiltzen moduan, lan hauek presoak bete beharreko arau batzuk ditu:  “la disposición a renunciar a una parte del sueldo de mi destino remunerado para cubrir la responsabilidad civil originados por el delito”.
Azken finean, preso arrunt baten moduan, destinoa erabakitzen duen funtzionarioarekin ondo portatuz, Lantalde Teknikoak berari eskatzen bai dio jokabide egokiaren eta jarrera onaren txostena. Eta lantalde horrek aurkezten du Tratamendu Batzordean baimen eskaera (ELOO 47.2 Artikulua).

Kontrola. Behin baldintzak beteta, Tratamendu Batzordeak eskaera onartu eta gero, kalean egonda presoak kontrol batzuk igaro behar ditu, euren artean Estatuko Segurtasun Indarren aurrean aurkeztuz (Zipaioak, Guardia Zibila, Polizi Nazionala, Foru Polizia) bere bizilekuaren arabera.
Prozesu honek bere denborak behar ditu, baimendu geldituak izan daitezkeelako eta berriro hasierara.  Zigorra betetzen doa.

Baldintzapeko askatasuna. Baldintzapeko askatasuna lortzeko Zigor Kodeko 90.1 Artikulua dago, zeinek hau eskatzen duen: «clasificado en tercer grado y que haya extinguido las tres cuartas partes de la pena impuesta y buena conducta». Halaber terrorismoa eta erakunde kriminalen inguruan Zigor Kodeko 90.8 Artikuluak:  «…que sirvan signos inequívocos de haber abandonado la actividad delictiva». Berdina eskatzen du ELOOko 102.5 Artikuluak:  «pertenencia a organizaciones delictivas o bandas armadas, mientras no muestren, en ambos casos, signos inequívocos de haberse sustraído a la disciplina interna de dichas organizaciones o bandas».

Baldintzapeko askatasuna onartzeko argi eta garbi dago ELOOko 72.6 Artikuluak eskatzen duena: «reparación civil con sus rentas y patrimonios, abandonar los fines y los medios colaborando activamente con las autoridades, declarar expresa el repudio de sus actividades y abandono de la violencia y una petición expresa de perdón a las víctimas y desvincularse de la organización y entorno».

Hauek dira kartzela legediak markatzen dituen pausuak. SORTU bideak ondorengoa dio: «que la Ley 7/2003 recogida en el Artículo 72.6 de la LOGP, es una ley de excepción que obstaculiza el poder acceder a los beneficios penitenciarios” eta euren planteamendua da “utilizar la legalidad ordinaria es un derecho que reclamamos».

Lege hau indargabetzeko, Sortu bideak ez du inongo ekintzarik aurkezten, Estatu Espainiar zein Frantsesaren biguntzea eta Europak esan dezakeenaren zain dago. Hala ere, artikulu hau kenduta, birgizarteratzea planteatzen ari da, legedi orokorra erabiltze hutsak euskal presoen izaera politikoa galtzea dakar, mozorrotutako damutzea da, izan ere Lantalde Teknikoaren, Tratamendu Batzordearen, epaileen esku egotea, amore ematea eta militante iraultzaileentzat porrot pertsonala da. Gainera borroka armatua arbuiatuz, eragindako sufrimendua onartuz, eragindako kalteak onartuz ordaindu behar zaio estatuari.

3. Sortu bideak dakartzan ondorio politikoak:

Preso politikoei babesa eman nahi arren, Sortu bideak ez du inongo ezberdintasunik Zumai, Azkarraga (gaur egun SAREn), Latasa edo Nanclares bideekin. Bakoitzean estatuari ordaindu beharreko prezioa edozein zelarik ere, finean guztiak berdina dira, espetxe legearen eta lege judizialaren onarpena.

Ofizialistak (Sortu bidea) porrot baten gestioan ari dira, presoak irtenbide pertsonalak bilatzera eramanaz.

Egun dagoen legea onartzea, bere burua preso arrunt edo preso sozial moduan kokatzea da, izaera politikoa galtzen da, zein amnistia eta eskubide oro lortzeko ezinbestekoa den. Gainera presoen izaera politikoaren galerak, gizarte borroken izaera politikoaren galera dakar, euren kriminalizazioa erraztuz, presoak kriminal moduan azaltzen dira, estatuei euren eskubideak urratsen jarraitzeko erraztasunak emanaz.

Indarrean dagoen kartzela legedia onartuz, gatazkaren ondorioak gainditu daitezkeela gezurra da, hurrengo belaunaldiei egoera latza uzten zaielarik. Sortu bidea, mozorrotutako amore emate bat da, zeinek egoera errepresiboen gogortzea ekarriko lukeen, estrategiak ezarritako bidetik ateratzen direnentzako bereziki.

Bilatu