Rafa Konde

20 urte ENArekin nortasuna lantzen

Ez da makala elkarte batek bi hamarkada irautea, gizarteari gure kultur aletxoa eskaintzen eta herri gisa dugun adierazgarri garrantzitsu bat, nor garen adierazten duen nortasun agiria plazaratzen.

Hasieran pertsona baten ekimena izan zena laster proiektu kolektibo bihurtu zen, herritarroi gure izen, abizen, kale, herri eta eskualde izenak geure hizkuntzan eskaintzeko eta identifikatzen gaituzten eta maitatzen ditugun zazpiak bat eta ikurrina gure zorroetan eramateko.

Emaitza ez da makala eta gauza asko egin izan ditugu: 37.600 agiri egin, ENA egun batzuk ospatu, euskal nortasunari buruzko liburuxkak argitaratu, sendi edo familia agiria sortu, izen-abizenen esanahiak ematen dituen jatorri agiria eskaini, ENApress zabaldu…, denak euskal nortasuna lantzeko asmoz.

Urte hauetan proiektu bakar eta bateratzailea izan zitekeen ekimen hau nola bikoiztu nahi izan duten ikusi dugu eta pena handiz hartu dugu, iraganetik ikasi nahi ez dugula dirudielako, proiektu gehienetan denok bat ez egiteko aitzakiak bilatzen dugun herria ematen dugulako.

Baina hemen gaude, bizirik, nahi dutenei euskal herritarrak direla erakusten laguntzen duen agiria egiteko prest. Durangoko Azokan gaituzu, zaituztegu.

Bilatu