Rosita Pedrazzini

Amaren eskuak: goi-mailako joskintza

Familiako historiaren oihalean, amaren eskuek josturak indartu zituzten, bizitzaren edozein tiraldiren aurrean eutsi ziezaguten…

Amaren eskuek, jostorratzean sartzen zuten moldearen zatiak batzen dituen haria, ahaztu gabe norbera besteekiko ezberdina dela… eta elkartuta osotasuna egiten dutela… familiak bezala…  
    
Amaren eskuek tolesturak luzatu zituzten, hazi ahal izan gintezen, idealak motzak geldi ez zekizkigun…
    
Amaren eskuek urratuak sareztatu zituzten, bihotza berriz erabil genezan... erresumin litsik (fleco) gabe...
    
Amaren eskuek oihalkiak batzen zituzten, gu estali gintzan, jatorrizko tapaki bat izan genezan…
    
Amaren eskuek botoiak finkatu zituzten, batuta egon gintezen, itxaropena ez genezan galdu…
    
Amaren eskuek elastikoak jarri zituzten, urteek eskatzen dizkiguten aldaketak, zabaltasunez onartu genitzan…
    
Amaren eskuek gauza miragarriak brodatu zituzten, bizitzak bere etengabeko edertasun emateekin, ahoa bete hortzekin utzi gintzan…
    
Amaren eskuek patrikak josi zituzten, beraietan gordetzeko, oroitzapen hoberenen txanpon baliotsuak eta nire nortasuna…
    
Amaren eskuek, geldirik zeudenean, nire ametsak zaintzen zituzten, nire diseinuari beren izar-hautsak emateko…
    
Amaren eskuek eusten zidaten, bere mago-hariekin, bizitzara azaltzen hasten nintzenean…  Bizitza janzten hasteko!
    
Amaren eskuek ez zuten behin ere alde batera utzi beren lana…
    
Eta oso ongi dakit gaur, dauden lekuan daudela ere, nire aldeko otoitzak albainutzen (hilvanar) dituztela…
    
Eta nik… Nik esku horiek musukatu egiten ditut, bedeinkapenak estreinatuko banitu bezala!

Itzulpena: Xanti Begiristain Madotz

Bilatu