Juan Luis Mugertza Unanue

Azterketa potoloa

Azken urteotan egindako ebaluazio probetan ezin esan oso txukun aritu garenik, nota ona atera dugunik. Batzuek (askok) urrutiko azterketaren lerro burua «mitifikatu» egin zuten, antza, egoera aldatzeko aukera emango zuelakoan, baina usteak erdia ustel, gurea aldatzeko geuk eta hemen aldatu behar dugula, argi gelditu baita. Beste batzuek, egoerak gogaituta-edo, etxean gelditzea erabaki zuten, proba horren notak ezer gutxi lagunduko zuelakoan beraien ikasketetan.

Halarik ere, oraingoan ez dago inolako aitzakiarik. Izan ere, laster beste erronka bat izango dugu, eta ez nolanahikoa. Irailaren 25eko azterketa potoloan ezin izango dugu hutsik egin. Oraingoan, ezin esan azterketak ezer gutxi balio duenik, edota kanpokoen gaia gurea baino erakargarriagoa denik. Azterketa zaila izango da, hori badakigu. Egun, euskalduna, independentista eta ezkertiarra izatea, ez baita erraza, baina nota bikaina aterako dugula, ez izan zalantzarik. Gainera, horrek bestelako bidea egiteko aukera handia emango digu, eta hori azpimarratu eta erakutsi behar dugu gure apuntetan.

Bilatu