Beharrezkoak diren neurri humanitarioak
Patxi Aznar
2017/08/09

Batzuetan espetxeetatik berri onak eta txarrak iristen zaizkigu, adibidez aste honetan txarra izan da Kepa del Hoyorekin gertatutakoa. Kepa Espainiako legea aplikatuta kalean egon beharko zen, baina gerra estrategiaren salbuespen legediak mantentzen zuen espetxean. Horrez gain, urruntze politika dela eta, hil arte zigor gehiena, ia 20 urte, etxetik urrutiratuta pasa du, horrexegatik gertaera Badajozen izateak, etxetik 700 kilometrora, ez nau harritu!

Halaber, ETAk ekintza armatua utzi zuenetik bost urte pasa direnean zaila egiten zait ulertzea nola Espainiako gobernuak manten ditzakeen humanitarioak ez diren salbuespen neurri horiek!
Bestalde, elkartasunarekin zerikusi handia dituzten berri batzuk ezagutu ditugu, adibidez Jose Alfonso Vázquezek eta Pedro Luis Fernandez Vegak, uztailak 15etik 30era gaixotasun larriak dituzten presoen aldeko gose greba burutu dute. Horrez gain, aipatzekoa da Soraya Durey eta Ruyman Armas etxerantz gerturatzeko egiten ari diren gose greba.

Nire ustez preso horien elkartasuna itzela izateagatik eskertzeko modukoa da!

Artikuluak
Víctor Moreno
2017/12/15
Paul Bilbao Sarria
2017/12/15
Imanol Karrera e Iñigo Orella
2017/12/15
Alazne Intxauspe y Andoni García
2017/12/15
Gutunak
Anartz Muxika Andres | Orereta Ikastolaren zuzendari orokorra
2017/12/15
Javier Orcajada del Castillo
2017/12/15
Enric Vivanco Fontquerni
2017/12/15
Pedro Mari Usandizaga Añorga
2017/12/15