Patxi Aznar Bellido

Bergarako hanka-sartzea

Arestian Gipuzkoako komunikabide batean irakurri dudanaren arabera, igandean Bergaran bi zabor bilketaren artean aukeratuko dituzte:

1. Egun daukatena atez ate-mistoa da, hots, errefusa eta organikoa zintxilikarioren bidez jasotzen duena eta gainontzekoa edukiontzien bidez.


2. Txipadun bosgarren edukiontzia, baina txipa materia organiko-edukiontziari bakarrik jarriko litzaioke. 


Gaur egun txipadun bosgarren edukiontzia onartzeak, errefusa-edukiontzia libre utziz, ondorioa larriak ekarriko dituen egundoko astakeria da. Alkateak dioenez, Europak markatzen duen helburua lortu nahi dute, hau da, 2016rako birziklatze tasa %60 izatea.


Nire iritziz, behintzat, alkateak esandakoa gogora ekarri dit orain dela urte batzuk Urnietan gertatutakoa, han ere halako portzetajea lortu nahi zuten, batik bat, Bergarako alkateak egin nahi duen moduan, kontzientzia kanpainak eginez, baina emaitzak nahiko kaskarrak izan dira gaur egun %50era ez baitira iristen. 


Horrez gain, Beragarako alkateak aipatzen du indarrean dagoen zabor bilketaren sistemaren defizita, nire ustez erlatiboa da oposizioan datuak alderatzean hasierakoa murriztu baita. Edonola ere, aurreko legegintzaldian Pasaiako herriak eta Debagoienako Mankomunitateak emandakoaren datuaren arabera, sistema mistoak berez ez dauka zertan beste sistema baino defizitarioagoa izan, langileak kontratatzeko erabilitako diru gehiena zabortegiko fakturaren murriztapenarekin lortzen baita. Hori guztia kontuan hartu gabe errauskailuaren kostoa (500 milioi eurokoa).


Bilatu