Bi kilometrora (edo zelan iritsi autobus geltokira Arkotxan)
Matxalen Mejias Bikandi | Arkotxako langilea
2017/10/13

Galdakaotik bi kilometrora eta Basauritik beste bitara, gertu, oso gertu; diseinutik, irisgarritasunetik eta herrien arteko komunikazioa-harremanak hobetzetik oso urrun gaude Zaratamoko Arkotxa izeneko auzoan.

Langile-auzo hau Euskotreneko trenbideez hesituta, zubi eta errepide estu eta bihurriei ondorioz baztertuta eta fabriken hondakinez inguratuta dago.

Bertara joan edo bertatik irteteko, garraio publikoaz baliatu izan garenok, urteak eman ditugu trenbideak era arriskutsuan gurutzatzen Galdakao eta Basauriren arteko errepidera hurbiltzeko. Erromes adoretsuak bagina bezala haizea, euria, txingorra edota beroaren kontra tinko borrokatuz…. Orain arte…

Orain ez… Orain pasabidea eraiki digute; urruti bezain deserosoa eta itsusia den pasabidea. Ibilbide berriak, ordea, zerura hurbildu, heganarazi eta etsipenez betetzen gaitu. Bertaratzea baino ez dago, esperientzia horiek ulertu ahal izateko.

Agian, autobus txiki bat bagenu auzoko bihotzetik errepideko autobus geltokiraino eta Zuhatzuko tren geltokiraino iristeko, besteak beste, bai Usansoloko ospitalea, bai Arratia Bailara, bai Galdakao herria, bai Basauri herria edota metrorako sarbidea askoz hurbilago leudeke.

Behar bada, gaitzetatik onura ateratzearren, tren geraleku xume eta apal bat eskaini lekigukete, horrela trenbideek eragiten dizkiguten kalteei sentsuren bat eman ahalko genieke.

Akaso... Baina ez. Ez dakit nortzuk hartu duten parte pasabidea eraikitzeko proiektuan ezta horiek besteenganako duten sentsibilitatearen neurria, baina pasabidea zeharkatzen dudan bakoitzean, alde batera eta bestera begiratzen dut… eta bai Galdakao eta bai Basauri gero eta urrutiago ikusten ditut.

Artikuluak
Víctor Moreno
2017/12/15
Paul Bilbao Sarria
2017/12/15
Imanol Karrera e Iñigo Orella
2017/12/15
Alazne Intxauspe y Andoni García
2017/12/15
Gutunak
Anartz Muxika Andres | Orereta Ikastolaren zuzendari orokorra
2017/12/15
Javier Orcajada del Castillo
2017/12/15
Enric Vivanco Fontquerni
2017/12/15
Pedro Mari Usandizaga Añorga
2017/12/15