Arantxa González Goenaga

Denok minbiziaren aurka

Denok dakigun bezala, gero eta minbizi gehiago dugu gure ingurunean, familia, laguna, bizilaguna, ezagunak eta abar. Inork ez daki zergatia, agian arrazoiak bat baino gehiago izango direlako (kutsadura, mugikorrak, antenak, pestizidak, minbizi-sortzaile produktuak enpresetako amiantoa bezala, janari azkarra, eta abar). Dena den, mende honetako epidemia da, gazte, heldu, aberats, behartsu, gizon, emakume eta umeetan eraginak ditu, horregatik nire ustez denon artean zerbait egin behar dugu.

Gobernuek orain inbertitzen ari diren baino askoz gehiago egin beharko lukete, horretarako ikertzaileak Espainian gelditzeko ahaleginak egin behar dira bere bizilagunekin lanean aritzeko, nahiz eta orain gertatzen ari den bezala, soldata baxuak eduki. Gu guztiok ere lagundu beharko genuke minbiziaren aurkako elkarteetan bazkideak eginez, urtean edo hilean kopuru txiki baten laguntzaren bidez asko lortu dezakegu ikerketetan. Gogoratu esaera, alez ale egiten da aletegia, bakoitzak pixkarekin lagunduz, asko egin daiteke. Momentu  batez pentsa dezagun, osasuna edozein adinetan balio gehien duena dela, diruak eta lanak ez du ezertarako balio osasunik gabe.

Bilatu