Patxi Aiestaranen emaztea eta seme-alabak

Donostia Ospitaleko langileei, eskerrik asko

Mugarik gogorrena noizbait hil beharra zioen kantu batek. Bizitza honetan ziur dakigun gauza bakarra heriotza bada ere, ez gaituzte horretarako prestatzen, ez gara hori onartzeko gai izaten. Gaixotasuna deitu gabe etortzen da, eta azken hilabeteetan inpotentzi eta amorru handiz ikusi dugu gure senar eta aita pixkanaka itzaltzen.

Zorionez, egoera zail honetan ez gara bakarrik egon, ez gara bakarrik sentitu. Hor izan ditugu Donostia Ospitaleko mediku, erizain eta laguntzaileak gure ondoan. Zuei gure eskerrik beroenak, eta batez ere etxeko ospitalizazioan zabiltzaten profesionalei. Azken asteetan ezinbestekoa bihurtu zaigu zuen presentzia, eta bene-benetan, eskerrik asko. Zuen lana omen da, hori esan izan diguzue askotan, baina lanetik haratago doa zuen jarduna.


Oihana, Mikel, Muskilda, Irati, Garazi, Maite, Mari Jose, Izaskun, Arantxa, Aroa, Intza, Elena... eta beste asko. Bihotz-bihotzez eskerrik asko denoi une gogorrak goxoagoak egiteagatik. Jarraitu horrela lanean!

Bilatu