Mikel García Arzelus | Antenarik ez!

Donostiako udala eta telefonia mugikorreko antenak

Donostiako Udalak eta EHUk hainbat ikastaro antolatu dituzte telefonia mugikorreko antenek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoaren inguruan. Hitzaldi hauetan, abokatu, teknikari, zientzilari, irakasle… ezberdinek parte hartu dute, hiritarron osasunean izan ditzaketen eraginei buruz hitzegin dutelarik.

Donostiako Udaletxeak, bere ingurugiro eta zuzenbide sailen bidez, aurreko legealdian onartutako telefonia mugikorreko antenei buruzko ordenantza bertan behera uzteko, informe ezberdinak egin dituzte, ikastaroetan jorratutako ikuspuntuak kontuan hartu gabe; are gehiago, informe hauetan telefonia mugikorreko konpainien argudioak erabiltzen dituzte daukaten jarrera justifikatzeko. Hau bi arrazoiengatik izan daiteke: udaletxeko zerbitzu teknikoek daukaten ezagutza ezagatik, edota talde politikoek telefonia mugikorreko konpainiei sor dizkieten mesedeengatik. Gogora ditzagun Trinidad Jimenez, Soraya Sáenz de Santamariaren senarra, José Antonio Ardanza, Yolanda Barcina, Rodrigo Rato eta bere alabaren adibideak.

Antenarik Ez-entzat errexa izan da informe hauetan erabilitako argudioak bertan behera uztea. Udaletxeak 170 antena daudela dioen bitartean, guk 500 bat ditugu kontrolatuta. Udaletxeek arlo honetan  konpetentziarik ez dutela ere diote, baina Kostituzio Espainiarrak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen legeek eta hainbat epaiek Udaletxeei eskumena ematen diete kutsadura elektromagnetikoa kontrolatzeko.

2013. urtean, Donostiako Udalak, Bildu, EAJ, PSE eta PP-k aldeko botoekin, 1815. Europear Ebazpena onartu zuen. Bertan, osasunean eragina duten erradiazio elektromagnetikoen balio mugak ezartzen dira epe ertainera eta luzera.

2015. urtean Kutsadura Elektromagnetiko kontrolatzeko onartu zen ordenantza berria EAJ eta Bilduren aldeko botoekin eta PSE eta PP-ren astentzioarekin. 1815. ebazpenean oinarritutako eta hiritarron osasuna kontuan edukitzen duen ordenantza da.

Udal Gobernu berrrian arlo honetan dituzten kontraesanak direla eta, Antenarik Ez-etik 1815. Ebazpenarekiko atxikimendua berriro bozkatzea proposatzen dugu eta 2015-eko Apirilean onarturiko ordenantza behin betirako onartzea eta martxan jartzea. 

Antenarik Ez-etik hiritarron osasuna, telefonia mugikorreko konpainiei zor zaizkien mesedeak baino  garrantzitsuagoa dela uste degu.

Bilatu