Aritz Soloeta Garmendia | Otxandio

EAJren ADNa?

Ongizate publikoan emandako murrizketa, aberastasun banaketa bidegabe, edota lan egonkorrak sortu ordez bazterketa pairatzeko ikara besterik hedatzen duten lan disziplina gogorregien ondorioz, giza eskubide unibertsalak iraungitze data daukatela ulertu dugu herritarrok.

Egun, nabarmenak dira politikariek gizartean askatasun osoz parte hartzeko daukagun aukera zein berdintasunaren eskubidea herritar guztioi dagokigula adieraziz, pentsamolde hori orokortzeko egiten dituzten ahaleginak.

Baina eskubide horiek ez datoz bat, gizarte-mailen ondorioz bizi baldintza kaskarrekin borrokatzen diren herritarrrekin. Are gutxiago, herritar horien seme-alabek baldintza horiek gurasoengandik oinordetzan jasotzen dituztela jakinda.

Hala, arazoa ez dago herritar batzuek daukaten ADNan ezkutatuta. Gizarte-mailek gizakien bizi aukerak baldintzatuko dituztela onartzen duen gizartean baizik.

Izan ere nola deitu behar diogu Urtaran jauna XXI. mendean bizitza duin bat izateko 650 euro nahikoa dela adierazten duen politikari baten ausardiari?

Zein termino erabili beharko genuke, helburutzat euskal herria makurraraztea izan duten faxista gailenei oraindik ere gorazarre egiten dien alderdiarekin sinatutako ituna, herritarrei, lorpen bezala saldu zaiela ondoen definitzeko?

Nola deitu behar diogu zu eta zure alderdiaren estremismoari?

Ezberdintasun ekonomikoak existitu eta zergatik iraunarazten diren, baita nola deuseztatu daitezkeen hobeto ulertzeko –errekaleor–, hiztegietan leku hartu beharko lukeeen funtsezko termino bilakatu da jada.

Beste kontuak, guda adierazpenak dira, ez besterik.

Bilatu