Txipi Ormaetxea Lasaga | Otxandio

Ene bordatxotik

Anbotoko magaletik, nire agurrik eta eskerrik beroenak igaro berri den maiatzaren 3an Gasteizko Oihaneder euskararen etxera hurreratu zineten guztioi. Zuek egindako txera eta eskainitako berotasuna ez ditut berehalakoan ahaztuko.

Ekitaldia gertukoa, goxoa, hunkigarria izan zen niretako, alimaleko oparia, bizian eta hilean ez ahazteko modukoa. Emandako berba betetze-bidean, hasia naiz omenezko liburuko artikuluak irakurtzen, eta ez dut etsiko den-denak irakurri arte; atsegin eta plazer handiz, gainera.

Honek denak pertsona hobea egingo nauen esperantzan, har ezazue guzti-guztiok (izan zinetenok eta ezin izan zenutenok) ene besarkadarik maitekorrena.

Bilatu