Patxi Aznar Bellido

Erakusketa eta haserrea

Abel Azkonari, artista madrildarrari min eman dio protestek erakusketaren mezua urardotu izanak. Gauza bera gertatu zaigu fededunoi jakitean bere obra ostia sagaratuez osatuta zegoela. Askok halako errespetu falta justifikatzeko askatasun adierazpena aldarrikatzen dute, baina, nire ustez, beste pertsonen mina eragiten denean pentsatutako egitasmoa aldatu behar da.

Bukatzeko Kazetari batek Abelekin izandako elkarrizketak harritu nauela aitortu behar dut Abelek pasarte batean nahastu duelako kaleko haserrea Nafarroan izandako aldaketa aurrerakoiarekin eta nire ustez batak bestearekin ez dauka zerikusirik.

Bilatu