Eraso homofobikoekin dantzan
Kepa Blazkez Roteta, Xabi Aizpurua Ugarte
2012/08/17

Bi gizon elkarrekin ezkon daitezke eta bi emakumek haurrak adopta ditzakete (Hegoaldean behinik behin, eta oraingoz). Baina, bi maritxuk ezin dute euskal dantzez lasai gozatu.

Donostiako Konstituzio plaza. Abuztuaren 15a. Erdizka Lauetan taldeak dantza saioa eskaini zuen gau partean. Han joan ginen biok muxikoak, polkak eta gainontzekoak dantzatzeko asmoz. Zazpi Jauziekin batera iritsi ginen, eta arazorik gabe egin genuen dantza

Baina, bikotekako lehen dantzarekin iritsi ziren arazoak. Gu biok prest eta urduri lehen doinuen zain, eta hara non etorri zitzak isilarazteko.

Dantzan jarraitzeko indarrak bildu, eta zapla bigarren erasoa. Ilaran-ilaran bikoteak behin eta berriz aldatzen diren dantza horietakoa zen oraingoan. Hala ari ginela gu biotako bati izkin egin zioten eta dantzako borobiletik kanpo geratu zen. Norena izan zen mespretxua ordea? Antza denez, beste gizon batekin dantzarik egin nahi ez zuen «benetako gizaseme» batena.  Begirada pozoindua bota eta dantzarako eskua ukatu zion: hitzik gabeko belarrondokoa, inondik inora.

Amorruak erraiak janda alde egin genuen aldameneko terrazara eskutitz hau idazten hasteko. Nola irauli dezakegu behin baino gehiain bortitzik edo indarkeria fisikorik

Denona da ardura. Plazako euskal dantzetan ere bada garaia aniztasunaren betaurrekoak janzteko. Esate baterako, «gidatutako» plaza dantzetan zergatik errepikatzen digute behin eta berriz «neska-mutil» bikoteak osatzeko? Ez da ba asko kostatzen «bi laguneko» bikoteak egiteko esatea!

Dantzazale zaren horrek, har ezazu zeure gain ere plazak anitzak izateko ardura! Dantzak gidatzen ari zenari, hiruzpalauek esan bagenio «neska-mutil» bikotea ez zela termino egokia; agian, apika eta beharbada, gure erasotzaileek beste jarrera bat izango lukete.

Kultur programazioa erabakitzen duzuen horiek, egin ezazue berdin! Euskararen, zaborraren eta abarren inguruko irizpideak bermatzeko egiten dituzuen ahaleginei gehitu iezaiozue aniztasun trataerarena! Kontratatu zenuten taldeari, aniztasunaren inguruko irizpideak eman izan bazenizkiete agian, apika eta beharbada, gure erasotzaileek bestela erreakzionatuko lukete.

Jantzi itzazu aniztasunaren betaurrekoak eta ekin dantzari!

Artikuluak
Teresa Toda
2014/10/20
Iñigo Urkullu Renteria
2014/10/19
Zaloa Ibeas de la Cruz eta Izaskun Garcia Bordagarai
2014/10/19
Gutunak
Germán Gorraiz López I Analista
2014/10/16
Enkarna Cordón I Santurtzi
2014/10/14
Rebeka Ubera I EH Bilduren legebiltzarkidea
2014/10/14
Ángel Alcalde Linares I Expreso y ex refugiado político.
2014/10/14