Patxi Aznar Bellido

Errausketaren ondorio jasaezinak

Errauskailua egiteko plana erraza zen, bilketa eraginkorrari buruz inposaketaren leloa behin eta berriz errepikatu, jendearen erosotasunaren alde jokatuz, eta bitartean, eraginkortasun handiko birziklatze sistemak desegiten. Eta hori guztia DFAldundiak ekarritako aditua, Gunther Wolff ek justu kontrakoa esateko, hots, birziklatze tasa onak lortzeko jendea behartu behar dela.

Politika gaizto horren ondorioak oso kaltegarriak izango dira, adibidez, osasun arloan prebentzio printzipioa ez baita errespetatuko. Halaber, Arlo ekonomikoan seguru dagoen bakarra, hau da, enpresa ustiatzailearen etekin garbia, 35 urtez, %10,5ekoa izango dela, nahiz eta Espainiako gobernuak enpresa ustiatzaileari materia organikoa erretzeagatik (momentuz eragiketa horrekin sortutako energia berriztagarritzat hartzen baitu)emango dion dirulaguntza kendu, Europan eta Amerikan egin duten moduan. Bestalde, Gipuzkoar bakoitzak kontzesioak dirauen bitartean, 2.000 euro pasatxo (totala 1.560 milioi€) ordaintzeaz gain, oraindik ez dakigu nork ordainduko duen Zubietako errauskailuaren enpresa ustiatzaileak jasoko duen materia organikoaren lehorketa. Espoliazio horren kontra nire ustez, mobilizazioa orain!!

Bilatu