Julen Orbea | Bilbo

Eskerrik asko Komandante!

Gogoratzen dut aitarekin telebistan Berlineko harresiaren erorketaren irudiak ikusten geundela esan zuela: «Habrá que ver qué dice Fidel» ta nik harriduraz militarrez jantzitako gizon bizardun hura nor ote zen galdetuko nion.

Harrezkero nire buruari hainbatetan egin diodan galdera izan da, eta nire erreferentzia nagusia mundua beste begirada batetik ikusten ikasteko: Amerikan Gobernu aldaketak egon direnean, Euroaren sarreran, 2001etik hona dagoen Terrorismoaren kontrako politikaz, Mundu mailako pobreziaren kontrako erronken egoeraz, gerra bateko eragileen edo irakurketa geoestrategikoetaz, krisi ekologikoaz, kontsumo basatiaren ondorioetaz...

"Ia Fidelek zer dioen» galdetu eta Granma, Cubadebate, Juventud Rebelde, Cubainformación etab. arakatzea nire ohitura bilakatzea lortu duzu, Reflexiones del compañero Fidel nire auto formakuntzarako ezinbesteko eginez.

Asko ikasi dugu zurekin! Begirada humanistago bat, Elkartasun hitza maiuskuletan, bakea eta subirautza balore haundi bezela, Mundua behetik, txikitik eta ezkerretik eraikitzea posible dela, pertsonei begietara begiratuz soilik hartu zaitzaketela haintzat nahiz eta txikia izan, Justizia eta Karitatea ondo bereizten, kontraesanak zintzotasunez kudeatzen jakitea oso iraultzailea dela, zapalduen eskubideak ez direla lauren etekinagatik saltzen...

Eskerrik asko Komandante!

¡Las ideas no mueren, se multiplican!
 
Gora Kubako Iraultza!

Bilatu