Belén Cruz Pérez | Euskal Aktoreen Batasunaren izenean*

Euskal aktoreak haserre eta kezkatuta gaude

Haserre, azken aldian sare sozial ezberdinetan argitaratutako hainbat difamazio-adierazpenekin eta hauek komunikabideetan hartu duten oihartzun tamalgarriarekin, kontu honi neurriz kanpoko dimentsioa emanaz.

Zehazki gure sindikatuan afiliatutako aktore batzuen aurka egindako adierazpenak dira, eta afiliatu hauek parte hartu duten produkzioei boikota egiteko deia luzatzen da. Zuzenean kaltetutakoak momenturen batean edo bestean, eta beti ere adierazpen askatasun eskubidean oinarrituta, beren eremu pribatuan deklarazio edo parte hartze konkreturen bat egin duten pertsonak dira.

Guk babestu egingo ditugu. Eta salatu egingo dugu, beren pentsatzeko askatasuna erabiliz, legearen barruan dauden edozein ekimen sozial, politiko edo kulturaletan parte hartu, edota berauek babesteagatik jasan ditzaketen edozein eraso.

Sare sozialek ahotsa ematen die anonimatuaz baliatzen diren gizabanakoei, eta hauek inongo filtrorik gabe iraindu eta difamatzen dute jendea. Hori ez da gorrotoa sustatzea?

Kezkatuta gaude honek guztiak gure afiliatuengan eragin ditzakeen ondorio profesionalekin, dagoeneko izan ez baditu, ideologia edo jatorriaren arabera antzezle bat edo beste kontratatu behar bada (hori ezingo dugu inoiz jakin).

*Atxikimenduak:

Union de Actores y Actrices
Associació d'actors i actrius professionals valencians
Sindicato de Actores y Actrices de Aragón
Unión de Actores y Bailarines de Castilla y León
Unión de Actores de la Región de Murcia
Asociación de Actores y Actrices de Galicia
Asociación Profesional de Técnicos de las Artes Escénicas
Asociacion de Profesionales de la Danza del País Vasco
Asociación de Actores y directores profesionales de Cataluña
Conarte. Confederación de sindicatos de artistas del Estado español

Bilatu