Josune Zubeldia Etxeberria | Lizartza

Gipuzkoako Urak (Ur Kontsortzioa)… eta dietak!

Gertaerak. Gipuzkoako Urak delako Kontsortzioko batzar nagusia Zizurkilen izan zen, joan den urrian.

Herriko zinegotzi bezela lehendabiziko aldia nuen. Sartzerakoan, gutunazal bat eman zidaten. Nere lantokian aurkezteko justifikantea zela pentsatu nuen. Areto barruan, gutunazala zabaldu eta... 60 €.

Berehala harrerara irten nintzen eta, hori zer zen galdetu nuen... dieta zela esan zidan Kontsortzioko langileak, eta dirua itzuli nien. Batzar horretan, grosso modo, 50 lagun izango ginen; bider 60 €, 3000€ inguru banatu ziren dietatan. Batzar horretan, hitz egin, askoz jota zortzi pertsonek hitz egingo zuten. Ondoren, kontu orokorrak onartu ziren.

Balorapena. Gipuzkoako Urak, Kontsorzioak, herritarroi dirutza kobratzen digu. Formaz kontrol publikoa duen, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, egiaz talde pribatu batek, Gipuzkoako Urak, soilik manejatzen du, negozioa batzuentzako. Eta amarau horren haritik bat, ba ote da Gutunazalak banatzea? Hori guztia, noski, herritarroi kendutako diruarekin.

Bilatu