Gogoan haugu!
Maialen Azkue Otegi | Zizurkilgo Ezker Abertzalea
2013/02/15

Urtemuga borobilak eta ez hain borobilak. 32 urte pasa dituk jada Euskal Herriak eta, bereziki hire herriak, Zizurkilek, sekula ahaztuko ez dian irudia iritsi zuanetik. Zizelkatuta geratu zuan hura gure oroimenean. Hi gorputz herrira, polizia-etxean jasotako jipoiek kolpatutako gorputz. Torturaren aurkako borrokaren ikur bihurtu hintzen, baina ordutik, tamalez, ikusi nahi ez genizkiakeen irudi asko ikusi dizkiagu.

Herriko gazteenek idatzi, kontatu eta argazkietan jasotakoari esker zekitek hi nor hitzen eta bederatzi egun luzez ziegetan pasa huan infernua. Hire heriotzak Euskal Herrian sortu zian ezinegona ere ondo jasota zegok irudi eta hitzetan. 32 urte pasa dituk, baina ez diagu hiri gertatutakoa gogoratu eta kontatzeko kemenik galdu, hiri hori baino gehiago zor ziok eta herri honek.

Egia aldarrikatzen diagu; egia eta justizia, torturaren infernuan justiziaz hitz egiterik bazegok behintzat. Oroimena eta bai, atzera begiratzeak begirada aberasten ziguk eta. Polizia-etxeko kalabozo ilunetako zurrunbiloa salatzen laguntzen ziguk hire oroimenak, hik bota eta barnean ondo gordeak dizkiagun “oso latza izan da” hitzak.

Hilotz herrira iritsi hintzen unetik hartu genian hire oroimena aldarrikatzeko hitza eta 32 urte pasa diren honetan inoiz baino tinkoago eusten zioagu hartutako promesari. Aurrera begiratzeko garaiak dituk, eta bideari ekin nahi zioagu, baina ezinbestean atzean utzitakoak oroimenean hartuta. Gaur hire plazako protagonista bilakatuko haugu berriz, eta okasioa baliatuko diagu hi nor hintzen eta zer egin ziaten berriz ere gogoratzeko. Hire oroimenak aurrera begiratzen laguntzen ziguk eta.

Artikuluak
Raul Zibechi
2015/03/06
Afrika Jimenez, Ana Perez, Marga Mosquera eta Maria Juana Palacios
2015/03/05
Inma Hermoso Cía, María José Sagasti Lacalle, Irache Garnica Hermoso, Adela Romero Ollobarren y Javier Macua Martínez
2015/03/05
Gutunak
Pedro Mari Usandizaga
2015/03/05
Estrella Lasfuentes Urquijo, Susana Berezo Perez, Susana Victoria Perez y Olatz Ocerin Duarte I Denunciantes
2015/03/04
Pili Erro Azanza y Maura Rodrigo Alcala I Del Area de la Mujer de CGT-Nafarroa
2015/03/04
Maria Olga Santisteban Otegui | Zalla
2015/03/01