Karlos Aretxabaleta

Historiako eskola I. atala

Orain 500 urte baino gehiago

amerikarrek Cristobal Colon eta
bere «paterak» Karibe itsasoan
ostiko batez hondoratu izan
balituzte, urriaren 12an zer
ospatuko lukete benetako
amerikarrek? Bakearen
Nazioarte Eguna, agian.

Eta espainolek? Tiranoen
Aurkako Eguna, agian.

Amerikarrek, hasteko, argituko
zuketen espainolak ez zirela
esku hutsik azaldu haien kostaldeetan;
tiraniaz forjatutako suzko armez
eta gaixotasun endemikoz baizik.

Espainolek eskaini zieten bakea,
bake faltsua eta Jainko hil eta
ezezagun baten izenean zela
ikasiko zuten gerora, ordea.

Azkenik, itsasoz beste aldeko
gizarteek argituko zioketen
munduari basatiak eta atzeratuak
burdinazko jantziak janzten zituztenak
zirela; bururatzea ere…Karibean
eta 35 gradupean.

Amerikarrek argituko zuketen
–funtsean– espainolen istorioak
orduko prentsa arrosari eta
prentsa sentsazionalistari saldutako
gezurrak zirela.

Bilatu