Beñi Agirre | Euskara irakaslea

Hitzen balioa

Orain arte, euskaldunok ginen «separatistak». 2016an, berriz, Nafarroaren batasun beharra inoiz baino gehiago agerian jartzen ari denean, Nafarroaren Eguneko deiak «separatismorik ez» aldarrikatzen du. Bistan da mezu berak bi hartzaile ezberdin dituela. Nor da hemen bereizlea?

Nafarroa bat izan zen, oraingo Euskal Herria bere baitan osorik hartu zuena, eta bitan, hirutan edota zazpi eta gehiagotan bereizi gintuzten. Nortzuk? Frantsesei eta gaztelarrei galdetu behar indarrez konkistatu, inbaditu, erakundeak eta gazteluak suntsitu eta hizkuntza ordezkatzearekin nahiko ez, eta zertarako zatitu gintuzten?

Inoiz baino gehiago behar dugu batasuna gaur egun. Europa eta munduaren aurrean estatu baten babesean batera agertu behar dugulako: separatismorik ez.

Bilatu