Arkaitz Gonzalez Arrieta Korrikalaria I Galdakao

Ilusioa eta izerdia

Lanetik irten eta Bilboko kaleetatik kirolari asko gabiltza korrika, bakoitza gure erritmora ttipi-ttapa, dutxa hartu arte, suposatzen dut Donostiako kaleetan ere antzera ibiliko direla. Asteburu honetan milaka kirolari, milaka euro bilakatuko dira Bilboko kaleetan gauean korrika, antzekoa gertatuko da Donostian azaroaren 9an. Bakoitzak gure kapritxoak ditugu eta gaur egun horretan bilakatu dira lasterketa batzuk, 50 euro inguruko izen ematearekin.

Erakunde publikoek ekimen pribatu hauek diruz laguntzen dituzte, “eragin edo inpakto” ekonomikoa etortzen baita bueltan, ba bale, baina kirola egunerokotasunean uztartu beharko da

Zorionez baditugu kirola, korrika herrikoia bultzatzeko beste era batzuk; apirilan Galdakaon badaukagu herri krosa dohan, otsailan Arrigorriagan izen ematearen truke, janaria eskatzen dute Sahararrei elkartasuna adierazteko, Urtarrilaren 6an, azken 25 urteetan Santutxun ibili naiz korrika, auzo elkarteak ederto antolatutako lasterketan ta zorionez zerrenda luzatu daiteke.

Kontua da, ni datorren urterako, baditudala nire kapritxoak; begiz jota ditut Saharako eta New Yorkeko marathoiak eta babesle pribatu baten bila ari naizela. Marka onik ezin dizut eskeini, baina bai Ilusioa, Izerdia eta garbitasuna, ez naiz dopatuko.

Bestalde zure interes geokomikoak munduko beste lekuren batean baldin badaude, prest nago hartu emanetan hasteko eta zure propaganda leku horretaraino eramateko.

Bilatu