Irriari hipotekarik ez
Juan Luis Mugertza | Idazlea
2013/02/19

Badago jende asko politika hitza entzun eta hotzikara sentitzen duena: «Mesedez, politikarik ez!». Eta orduan, beren burua zuritze aldera, politikari askok egindakoa gogorazten digute, argi eta garbi ikus dezagun politikak ezer gutxirako balio duela. Halarik ere, ni ez naiz uste horretakoa; politika -edozein gairi buruz ari garela- gizartearen arnasbidea da, eta zer esanik ez, garai honetan, non orain arteko politika ustelak hondamendira eraman gaituen. Sistemak beldurra, etsipena zabaldu nahi du hedatutako gizarte ahul hori hobeto kolpatzeko eta etekin handiak lortzeko. Ezin dugu eguneroko solasaldietan krisia, gatazkaren konponbidea... ahotan hartu eta geure buruaz errukitzen ibili. Gizarte honek jakin behar du asmatutako parodia horren atzean dauden antzerkigile profesionalen asmoa ez dela ikusleari barre eragitea, baizik eta eskubideak murriztea. Horregatik, oraingo politikak bestelako hitzak, baloreak osatu behar ditu, egunero elkarrizketek norabide ezberdina har dezaten. Baina horretarako sinetsi behar dugu aukera egon badagoela. Ez da erraza, eta ez da izango; hori badakigu. Gainera, aurreikuspenak ez dira oso baikorrak; geurean ere, nola ez, musikaren doinuak aurrekoaren segida izango du. EAJk jada bere urratsak egin ditu, eta ez du ematen politikaren hariak mugitzen dituztenek melodia aldatzeko asmoa dutenik. Hala ere, orain, inoiz ez bezala, bestelako politika ahotan hartuta (Sortu), benetako aldaketaren aldarria erreibindikatu behar dugu. Ezin dugu geure indarra etsipenaren bidez kanalizatu. Ezin dugu gure irria hipotekatu.

Artikuluak
Iker Casanova
2015/05/24
Iñaki Egaña
2015/05/23
Jon Zarate
2015/05/23
Mikel Arizaleta
2015/05/22
Gutunak
Javier Orcajada Del Castillo
2015/05/23
Ángel Tamames, Jesús Mª Tomás y Pablo Lorente
2015/05/22
Arkaitz Martínez de Albeniz
2015/05/22
Jasinto Liberal - Colectivo Malatextos
2015/05/22
Azken post-ak
Ruben Pascual
2015/05/23
Txisko Fernandez
2015/05/23
Fermin Munarriz
2015/05/23