Joseba Otano Villanueva I Administrazioan Euskaraz taldea

Iruñeko Udalak ez du argitu nahi zer eginen duen sanferminetan kartelekin

2014ko azaroaren 10ean Nafarroako Arartekoak gomendioa egin zion Iruñeko Udalari, kexa baten ondorioz: Hurrengo San Fermin jaietara begira, jarritako kartelak euskararen eta gaztelaniaren tratamendu berdintasunari buruzko arauari lotu behar zaizkiola.

Bi hilabeteko epea eman zion gomendioa onartzen zuen ala ez jakinarazteko.

Iruñeko Udalak erantzun ez zionez, berriz galdera bera egin zion 2015eko urtarrilaren 16an. Baita ere 2015eko otsailaren 24an eta apirilaren 23an.

Iruñeko Udalak euskarari eta euskaldunoi mespretxua erakutsi zigun sanferminetan.

Antza denez, horrekin nahikoa ez eta Arartekoari ere mespretxua erakusten dio.

Ba al dago onartzerik horrelako jarrera erakunde publiko baten aldetik? Tartean euskara dagoenean… Edozein gauza.

Gure taldeak ere jakin nahi du nola jarriko dituen kartelak hurrengo sanferminetan. Ea erantzuten duen!

Bilatu