Beñi Agirre I Euskara irakaslea

Katalanek bozkatu egingo dute

Azaroaren 9an, katalanek botoa emango dute; horretarako, kartoizko kutxak egin eta kalean jarri behar badituzte ere. Geldiezina den bilakaera kulturala garatu dute azken urte hauetan: Kataluniari buruzko erabakiak katalanek hartuko dituzte, libre eta demokratikoki. Espainiako Konstituzionalak galdeketa ez egiteko Gobernuaren inpugnazioa onartzen duen momentu berean, Espainia, jada, ez da izango demokrazia homologagarria munduaren aurrean.

Kataluniako erakundeetatik, batez ere erakunde zibiletatik, martxan jarri duten operazioak emaitza izango du. Eta azaroaren 9ko emaitza ona ez izan arren, zalantzarik gabe, ondorioak izango ditu. Herri oso batek bere etorkizuna berak erabaki behar duela sinistuta dago eta hori gelditzea zaila da.Bai, oso zaila du Espainiak Kataluniakoa.

Irailaren 30erako, berriz, Donostiako San Telmo Museoan, izenburu iradokitzailea duen mahai-ingurua dago iragarrita “Donostia: Europako hiriburu euskaldunena”. Benetan sinesten al dugu horretan? Hizlariak: Joxe Manuel Odriozola, Pako Aristi eta kazetari kataluniar bat: Patricia Gabancho. Zorte on denei.

Bilatu