Ander Lizarza

Korrika utzi dio umeak izateari

Ume bat da. Korrika dabil. Umeek korrika egiten dute. Umeak jolastu egiten dira. Umeek edozein txoko, edozein momentu erabiltzen dute jolasteko. Egoera dena dela ere umeek beti edukiko dute begietan poztasun dizdira. Egoera dena delakoa izanda ere. Baina ume batzuk besteek baino gehiago balio dute. Ume batzuen bizitzek beste ume batzuenak baino gehiago balio dute. Ume zintzoak daude. Eta ume gaiztoak. Erailtzen dituzten umeak daude. Eta hil egiten diren umeak.

Batzuk judutarrak dira. Besteak, musulmanak. Batzuk lehengo mendean heldu ziren hara. Besteak belaunaldiz belaunaldi bizi izan dira han. Batzuk besteen gainean, besteak zapaltzen eraikitako herrialdea defendatzeko erailtzen dute. Besteak inbasoreari aurre egiteko erailtzen dute. Batak bestea hiltzen du. Eta besteak bata. Elkar erailtzen dute. Tiro hotsak kalean. Misilak zeruan. Dardarak lurrean. Edifizioen arrastoak oinetan. Baina umeek korrika jarraitzen dute. Hondartzan korrika. Irriparrez. Jostari. Kantari. Eztanda bat entzuten da. Eta umeek irriparra galtzen dute. Eta umeak korrika doaz. Umeak, korrika doaz. Eta umeek korrika uzten diote ume izateari. Umeek korrika uzten diote izateari.

Bilatu