Iñaki Agirresarobe Arzallus | Usurbil

Kutsadurak kirastuko gaitu

Inork nahi ez duen kirats makina jarri nahi digute Zubietako magalean, inork nahi ez duen gailua oparitu nahi digute bizitza osorako, inork nahi ez duen tximini erraldoia. Inork bere herrian nahi ez duena baina «opari» gisara jasotzeko zorian gaudena. Bizitza osoan etxeko balkoitik ikusi eta arnastuko dugun «gozoki» ederra zerbitzatu nahi digute. Gozoki honek ez du marrubizko edota mendazko zaporerik izango, eztarria urratzerainoko zapore lakarra baizik eta ez da eztia hartuaz sendatuko. Kantu saioek ez dute jadanik alaitasunik izango, pertsonen algarak goibelduko dira, Andatza mendian kukuaren kantua isilduko da…

Bilatu