Santi Angulo

Lekuaren araberako neurriak

Getxoko EH Bilduk bertako alkateari bide judizial guztiak erabil ditzala eskatu dio kale bati Txikia izena ez kentzearren. Badirudi, alkatearen edo lekuaren arabera iritzia ezberdinak erabiltzen dituela EH Bilduk. Oreretan, epaile baten aginduari jarraituz, gudari baten omenezko plaka herriak egindako oroigarri batetik kendu behar zuela eta, Bilduko alkateak ez zituen bide judizial guztiak agortu eta familiari plaka kenduko zutela adierazi zion horretarako bidalitako ordezkaritza batek, besterik ez zuen egin. Eta halaxe goiz batean bi udal langilek plaka kendu eta Bilduko zinegotzi batek familiari eman zion.

Bilatu