Patxi Aznar Bellido

M. Olano, gezurrik ez esan

Dakidan arren komunikabide batzuek idazki hau argitzeko behar den ausardia ez dutela edukiko, idaztera animatu naiz, nire ustez, gai honetan, behintzat, egia jakin behar da eta. Orain dela pare bat hilabete Garitanoren Gipuzkoako Diputazioak jabetuta Markel Olanoren garaian Bidegik egindako ordainketa susmagarriaz, Arabako Diputazioari galdetu zion garai hartan AP-1eko autobidean lanen bat egin ote zuen Gipuzkoako Aldundiak. Arabakoak ezetza berretsi zionean, Eusko Irratiak antolatutako solasaldi batean Xabier Olanok M. Olanori egindako ordainketa horren dirua non zegoen galdetu zion. Egun gaia epailearen esku dago, beraz, gai honetan epaileak zer gertatu den ziurtatu arte ez dago ezer esaterik. Bai, ordea, orain jorratuko dudan errauskailuaren gaian. Orain dela egun batzuk prentsan irakurri dudanez, M.Olanok dio, ez dutela errauskailuri buruzko erreferenduma egingo, hauteskunde kanpainan zehar EAJ-PNVtik esan zelako erreferendumik onena hauteskundeak zirela. Azken baieztapen hori zeharo gezurtatu nahi dut, Andoaingo EAJ-PNVko alkategaiak, MªJose Izagirrek anderea, Aiurri aldizkariak antolatutako eztabaida politikorako mahai inguru batean, hauteskundeak baino sei egun lehenago konpromiso horri baietza eman baitzion eta hori publikoki jakinarazteko, maiatzaren bukaeran, Gipuzkoako egunkari nagusietan “Nahitaezko galdeketa” izenburu zeraman idazkia argitaratu nuen, beraz, Markel, EAJ-PNVtik publikoki esandakoari aurre egiteko behar dena ez badaukazu makurtu burua eta atzeko atetik atera, baina, behintzat gezurrik ez esan.

Bilatu