Fermin Zabaltza Aleman

Nafar gehienak ETB3 gabe

Nafar gehienak ETB3 gabe

ETBren lau kateak ikusi ahal izatea izan zen Gobernu berriaren ekarpenetako bat. Baina pozak gutxi iraun zuen: UPNk eta Espainiako Gobernuak berriz ETB ikustea eragotzi ziguten berriz ere. Eta, ikusten denez, nafarrek UPNren egoitzaren aurrean egindako elkarretaratze hura ez zen aski izan zentsuratzaile horiek geldiarazteko: ETB debekatzeko lanetan segitzen dute, lotsarik gabe. Jose Mari Esparzak argi esan du artikulu batean: Jo gaituzte eta ez dugu erantzun; hortaz, hurrengoan gogorrago joko gaituzte.

Nolanahi ere, ez gaude konforme Gobernu berriak eman duen behin-behineko konponbidearekin. Izan ere, nafar gehienak ETB3 gabe utziko ditu. ETBren erdarazko katea lehenetsi dute, haurren euskarazko katearen aurretik. «ETB3 ia Nafarroa osoan ikusiko da». Bai, baina ez Iruñerrian, nafar gehienak bizi diren tokian. Iruñerrian, hutsik gelditutako lizentziak baliatuz, ETB1 eta ETB2 ikusiko ditugu. Nafarroako haur gehienak euskarazko marrazki bizidunik gabe uztea haien euskararen kalterako izanen da, euskararen kalterako.

Bilatu